1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
807E/2026 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako teknikari espezialisten plaza bat gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, lanpostu horretan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez (deialdia onetsi zen martxoaren 10eko 525E/2026 Ebazpenaren bidez, eta 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan).
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea martxoaren 10eko 525E/2026 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren testua (deialdia, ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako teknikari espezialisten plaza bat gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko). Hona hemen aldaketa:
Hau dioen tokian:
"2. gaia. 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena".
"18. gaia. Desgaitasuna. 51/2003 Legea, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa, eta hura garatzeko arauak. 26/2011 Legea, araudiak egokitzen dituena desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentziora, eta hura garatzeko arauak".
Honela behar du:
"2. gaia. II. titulua. Gizarte Segurantzako araubide orokorra. V., XI. eta XII. kapituluak, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekreturenak, zeinaren bidez Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi baitzen.
"18. gaia. Desgaitasuna. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haiek Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena."
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin.
Iruñean, 2026ko apirilaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2605792