89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

490E/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Leire Elizalde Goñi andrea izendatzen baita institutu horretako Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Administrazio eta Kudeaketa Atalak proposatzen du Leire Elizalde Goñi funtzionario andreak bete dezala Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burutza, 2026ko apirilaren 14tik aurrerako ondorioekin.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak 2026ko apirilaren 9an egin zuen txosten hori.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarri horrek ezartzen du, halaber, ezen, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Izendapenerako proposatzen den pertsona buru izanen den departamentuaz bestelako departamentu batekoa denez, jaso da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren adostasuna.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Leire Elizalde Goñi andrea izendatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari.

Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2605683