1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1295/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Javier Mendizábal Mateos jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko; horien artean Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten plaza bat dago, zeina oposizio sistema bidez betetzekoa baita. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3016E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko apirilaren 8an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Javier Mendizábal Mateos jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 71210 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea, Reina Sofía ospitaleari atxikita dagoena eta destinoa Tuteran duena.
2. Izendatutako izangaiak 2026ko maiatzaren 11n hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2605890