89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Revista Jurídica de Navarra aldizkariko organoen osaera berritzen baita eta organo horietako kideen dietak eta ordainsariak ezartzen baitira.

Lehendakaritzako kontseilariaren otsailaren 18ko 24/1986 Foru Aginduaren bidez, Revista Jurídica de Navarra aldizkaria sortu zen, foru ordenamendu juridikoaren azterketa eta ikerketa etengabe eguneratuta izateko zuzenbide publikoaren eta pribatuaren adarretan, eta aldizka argitaratu zen 2015. urtera arte.

Sortu zen helburu berarekin, eta kontuan izanik zer-nolako ekarpen baliotsua egin duen aldizkari zientifiko gisa Nafarroako Foru Komunitatearen berezko foru zuzenbidearen esparruan doktrina multzo bat eratzeko, komenigarritzat jotzen da Revista Jurídica de Navarra aldizkaria berriro argitaratzea, formatu digitalean eta paperezko 50-60 aleko tirada batekin.

Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoa arautzen duen urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuaren 2.4.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari dagokio Revista Jurídica de Navarra aldizkaria zuzentzea eta haren kudeaketan parte hartzea, hala agintzen zaionean.

Revista Jurídica de Navarra aldizkariko organoen osaera berritu behar da. Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 29ko 50/2007 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera (foru agindu horren bidez ezarri zen Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren antolaketa berria), Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokio aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko burua eta kideak, eta aldizkariko zuzendaria eta idazkaria izendatzea.

Gainera, Lehendakaritzako kontseilariaren otsailaren 18ko 24/1986 Foru Aginduaren 7. artikuluaren arabera (foru agindu horren bidez sortu zen Revista Jurídica de Navarra aldizkaria), Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokio Revista Jurídica de Navarra aldizkariko organoetako kideek saioetara joateagatik jasotzen ahalko dituzten dietak ezartzea, bai eta egileek aldizkarian argitaratutako kolaborazioengatik jasotzen ahalko dituzten ordainsariak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko buru izendatzea Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia.

2. Revista Jurídica de Navarra aldizkariko zuzendari izendatzea Idoya Tajadura Tejada andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

3. Revista Jurídica de Navarra aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

–María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea, Zuzenbide Zibileko katedraduna.

–José Francisco Alenza García jauna, Administrazio Zuzenbideko katedraduna.

–Hugo López López jauna, Finantza Zuzenbideko katedraduna.

–Mercedes Galán Lorda andrea, Zuzenbidearen Historiako katedraduna.

–Ana Clara Villanueva Latorre andrea, Nafarroako Kontseiluko burua.

–Luis Ibarrola Berasain jauna, Nafarroako Gobernuren aholkulari juridikoa.

4. Revista Jurídica de Navarra aldizkariko idazkari izendatzea Ana Isabel Yeregui Sarasola andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

5. Revista Jurídica de Navarra aldizkariko organoetako kideek jasotzen ahalko dituzten ordainsariak zehaztea. Hona hemen:

–Dietak, saioetara joateagatik: 70 euro.

–Konpentsazioa, azterlanengatik: 200 euro.

–Konpentsazioa, iruzkinengatik: 100 euro.

Saioetara joateagatiko dietarik ez zaie emanen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei.

6. Foru agindu hau izendatutakoei jakinaraztea eta Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2605725