1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
71E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez Jaione Mazquiarán Goicoechea andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Idazkaritza eta Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen baita, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.
Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak nahitaez eman beharreko aldeko txostena dago espedientean.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Jaione Mazquiarán Goicoechea andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Idazkaritza eta Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2605449