1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
85E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Uxua Barcos Usunáriz andrea, Langileria Bulegoko burua, berak eskatu baitu.
Uxua Barcos Usunáriz andreak, Langileria Bulegoko buruak, jakinarazi du Langileria Bulegoko buru izateari utzi diola; bitarte baterako izendatu zuten lanpostu horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 22ko 116/2021 Foru Aginduaren bidez. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Uxua Barcos Usunáriz andrea, Langileria Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2605334