2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
2025eko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. aldaketak. Behin betiko onespena
Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontu luzatuen aldaketa, inbertsio-partidetan kreditua txertatzeko. Horren bidez gauzatuko dira, alde batetik, atzeraezinak diren proiektuak, Next Generation laguntzen bidez finantzatutakoak, eta, bestetik, premiazko obrak, euri zaparradek bide azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko.
2025eko aurrekontu-aldaketaren kontra inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). 2026ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 2an, aldaketak hasiera batez onesteko erabakia.
1/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: 9420 61901. Next Generation zero isurpeneko dinamizazio turistikoa - Zarrakaztelu eta Fustiñanako zentroak: Hasierako 2024/25 bi urteko aurrekontu totalari (2.702.720 euro) 1.200.000 euro gehitu zaizkio.
–Kreditu-transferentziako partidak:
- 9420 61900 Abeltzaintzako azpiegituren plan orokorra: 300.000 euro.
- 4320 69200 Ibilbide turistikoen sarea: 800.000 euro.
- 9200 62700 Lurzatiak berrantolatzeko proiektua: 100.000 euro.
2/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: 4320 69200 El Caldero zubiaren proiektua: hasierako aurrekontua, 2025eko aurrekontura gehitu ostean: 450.000 euro. 10.000 euro gehitu zaizkio.
–Kreditu-transferentziako partida:
- 4129 6090000 Abeltzaintzako barrutiak. 10.000 euro.
3/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: 1720770000 Life proiektuko itzulketa: 700.000 euro.
–Sarrera-partida: Diruzaintzako gerakina.
4/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: Partzuerrendako transferentzia: 550.000 euro.
–Sarrera-partida: Diruzaintzako gerakina.
5/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: 4590 60000 Bazkatokia eraikitzea: 45.000 euro.
–Sarrera-partida: Diruzaintzako gerakina.
6/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida: EDER Partzuergoaren turismo-plana: 39.600 euro.
–Sarrera-partida: Diruzaintzako gerakina.
Tuteran, 2026ko apirilaren 1ean.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2605124