89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZILDOZKO KONTZEJUA

Herri-larreak enkantean

Zildozko Kontzejuak, 2026ko urtarrilaren 28an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen enkante bidez lizitatzea herri-lareetako aprobetxamendua:

Xedea: herri-larreen errentamendua.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Hasierako lizitazio-prezioa: 700 euro urtean.

Adjudikazio-epea: 8 urte.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Zildozko Kontzejuko Idazkaritzan (672602633 - 608187631).

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Eskaintza ekonomikoak irekitzea: enkantea Zildozko Kontzejuan eginen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, 12:00etan.

Zildotzen, 2026ko otsailaren 3an.–Kontzejuko idazkaria, Mikel Olleta Mugueta.

Iragarkiaren kodea: L2605301