2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Aldaketa, honako honetan: udal ordenantza, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Villamayor de Monjardíngo udalerrian eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen udal-ordenantza.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onartu da eta egindako aldaketak jasotzen dituen testu bategina argitaratu da.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Villamayor de Monjardínen, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA VILLAMAYOR DE MONJARDÍNGO UDALERRIAN EGUZKI ENERGIA BILTZEKO INSTALAZIOAK
Ikusirik udalerriko bizilagunek ordenantza nola aplikatzen duten, eta eguzki-energia biltzeko instalazioak ezartzen laguntzeko xedez, intereskotzat jotzen da ordenantza aldatzea, bizilagunek adierazitako beharrei hobeki erantzuteko. Hori horrela, indarreko ordenantzaren 6., 8., 11. (VI. kapitulua) eta 12. artikuluak aldatzea proposatzen da, aldaketak onetsi ostean, honela idatzita gelditu dadin:
I.–A-1. eremua. Etxebizitza tradizionala, A-2 eremua. Etxebizitza hirigune historikoan, A-3 eremua. Familia bakarreko etxebizitza irekia
6. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.
"1. Eguzki-panelak eraikinen estalki inklinatuetan paratu daitezke, honako baldintza hauek betez gero:
–Plakak planokideak izanen dira estalkiko isurialdeekiko, eta ez dira 15 cm baino gehiago aterako haietatik, argi-zuloen antzera edo "velux" motako estalkiko leihoen antzera. Oinplanoan, sortu behar dute forma erregularreko eremu bat, edo zenbait.
–Ezin izanen dute fatxadako lerroa gainditu.
–Instalazioaren elementu osagarriak ezin izanen dira agerian gelditu eraikinen estalkian eta fatxadetan, esaterako biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, koadro elektrikoak, kanalizazioak eta abar.
2. Estalki lauetan edo zabaltzetan jar daitezke, honako baldintza hauekin:
–Karelen atzean ezkutaturik gelditu beharko dute, horien gehieneko garaieraren azpitik. Ez dira baimenduko baldin eta karelak gardenak badira –baranda, sareta edo beira motakoak–, eta instalazioa bistan uzten badute, non eta, aldi berean, ez diren proposatzen neurri egokiak hura ikustea galarazteko.
3. Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri. A-3 eremuan sartutako lurzoruetan. Familia bakarreko etxebizitza bakartu irekia; salbuespenez, proposatzen ahal da eraikinetan eguzki-panelak jartzea konfigurazio edo kokapen bereziekin, ongi integraturik eraikin multzoaren arkitekturan. Proposamen horiek, baloratu ondoren, Udaleko Osoko Bilkurak baimendu beharko ditu espresuki.
II.–A-4. eremua. Familia bakarreko etxebizitza bakartua edo binakakoa
8. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.
"1. Eguzki-panelak eraikinen estalki inklinatuetan paratu daitezke, honako baldintza hauek betez gero:
–Plakak planokideak izanen dira estalkiko isurialdeekiko, eta ez dira 15 cm baino gehiago aterako haietatik, argi-zuloen antzera edo "velux" motako estalkiko leihoen antzera. Oinplanoan, sortu behar dute forma erregularreko eremu bat, edo zenbait.
–Ezin izanen dute fatxadako lerroa gainditu.
–Instalazioaren elementu osagarriak ezin izanen dira agerian gelditu eraikinen estalkian eta fatxadetan, esaterako biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, koadro elektrikoak, kanalizazioak eta abar.
2. Estalki lauetan edo zabaltzetan jar daitezke, honako baldintza hauekin:
–Karelen atzean ezkutaturik gelditu beharko dute, horien gehieneko garaieraren azpitik. Ez dira baimenduko baldin eta karelak gardenak badira –baranda, sareta edo beira motakoak–, eta instalazioa bistan uzten badute, non eta, aldi berean, ez diren proposatzen neurri egokiak hura ikustea galarazteko.
3. Oro har, ezin izanen dira fatxadetan jarri. Salbuespenez, proposatzen ahal da eraikinetan eguzki-panelak jartzea konfigurazio edo kokapen bereziekin, ongi integraturik eraikin multzoaren arkitekturan. Proposamen horiek, baloratu ondoren, Udalak baimendu beharko ditu espresuki osoko bilkuran.
III.–Instalazioak, produkzio-erabilerako hiri-lurzoruan eta hirugarren sektoreko erabilera duen lurzoru urbanizagarrian - A-5 eremua. Jarduera ekonomikoa
12. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.
1. 8. artikuluko baldintza berberen arabera arautuko dira.
2. Eragin bisualak edo ingurumen eraginak izan daitezkeen kasuetan, Udalak eskatzen ahalko du neurriak har daitezela eragin horiek minimizatzeko, eta, hirigintza araudiak neurri horiek baimentzen ez baditu, baimena ukatzen ahalko du.
IV. Tramitazioa.
(Artikulu honek 16.a izan behar zuen, baina, akats baten ondorioz, 11. zenbakia jarri zitzaion. Hortaz, zuzendu eta 16. zenbakia jarri zaio).
16. artikulua. Lizentzia eskatzea. Erantzukizunpeko adierazpena.
1. Erantzukizunpeko adierazpena beharko dute eguzki-energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioek, eraikin edo egituren nahiz aparkaleku-pergolen gainean paratuek, potentzia-mugarik gabe. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
2. Honako instalazio hauek ez dira araubide honi loturik egonen:
–Kultura intereseko edo katalogaturiko ondasun gisa deklaraturiko eraikinetan eginak direnak; halakoetan, foru lege honen 62.7.c) artikuluak jasotakoa izanen da aplikatzekoa.
–Eraikinaren zimenduei edo egiturari eragiten dietenak.
–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar dutenak, aplikatzekoa den ingurumen-araubidearen arabera.
3. Horrez gain, erantzukizunpeko adierazpena beharko dute eraikinen barruan dauden ibilgailu elektrikoetarako errekarga-puntuak, non eta ez duten eraginik kultura interesekotzat deklaratutako ondasunetan edo beste edozein babes-araubideren pean dauden ondasunetan".
Iragarkiaren kodea: L2605155