89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 0-3 urtekoen haur eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan. Behin betiko onespena

2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldatzea 0-3 urtekoen haur eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikulua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Alesbesen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

ALDAKETA

4. artikulua. "E. Tarifak" apartatua erantsi da.

"Tarifa ezarriko da, jarraikiz tarifak arautzeko argitaratzen den araudiari, hots, familien tarifak arautzeko Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuak argitaratzen duen araudiari. Tarifa Udalak onetsi beharko du.

Alesbesko Udalaren titulartasuneko haur eskoletako jantoki-zerbitzuaren kasuan, honako tasa hauek ezartzen dira:

a) Familia arruntak:

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

TARIFA

ZENBATEKO HONETATIK

ZENBATEKO HONETARA

> 15.000

95

12.400,01

15.000

95

10.700,01

12.400

95

9.300,01

10.700

95

7.980,01

9.300

84

6.650,01

7.980

84

5,500,01

6.650

66

4.500,01

5.500

58

3.350,01

4.500

56

< 3.350,01

52

b) Guraso bakarreko familiak:

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

TARIFA

ZENBATEKO HONETATIK

ZENBATEKO HONETARA

> 15.000

84

12.400,01

15.000

84

10.700,01

12.400

84

9.300,01

10.700

84

7.980,01

9.300

66

6.650,01

7.980

66

5,500,01

6.650

52

4.500,01

5.500

42

3.350,01

4.500

32

< 3.350,01

25

Familia-unitatearen eta guraso bakarreko unitatearen kontzeptua Nafarroako Gobernuaren indarreko araudian ezarritakoaren arabera definitzen da (araudi horren bidez arautzen dira tarifak, familiei aplikatu behar zaizkienak, hau da, honako hauei: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzaturiko udal-titulartasuneko lehen zikloko ikastetxeetako familiei)."

Iragarkiaren kodea: L2605112