2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Xehetasun-azterketaren aldaketa, Gorraizko S.3 unitateko S.3-6.2.1, S.3-6.2.2 eta S.3-6.2.3. lurzatietan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Gorraizko S.3 unitateko S.3-6.2.1, S.3-6.2.2 eta S.3-6.2.3. lurzatiei eragiten dien xehetasun-azterketan. Alfonso Orueta Jannone, Diego Fernández Vidaurre eta Jaime Suescun Sánchez arkitektoek idatzi dute, eta Construcciones Andía SAk sustatu.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2605106