89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

25/02221 gora jotzeko errekurtsoa, loturik dagoena erretiratuen klubean sortzen diren iskanbilak, zaratak eta eragozpenak ezabatzeko neurriekin

L.C.A.k 25-02221 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 2025eko abenduaren 17an, Sesmako Udalak 2025eko urriaren 8an emandako Alkatetzaren jakinarazpenaren kontra, zeinaren bidez eskaera egiten baita erretiratuen klubean sortzen diren iskanbilak, zaratak eta eragozpenak ezabatzeko neurriak hartzeko. D.R.M.E.ri jakinarazpen pertsonala postaz entregatzeko bi saiakera egin ziren, arrakastarik gabe.

Iragarki honen bidez dei egiten zaizu, Auzitegian (Iruñeko Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–) ager zaitezen, eta, egoki iruditzen bazaizu, zeure eskubideen alde bidezko iruditzen zaizkizun alegazioak egin ditzazun, hamar egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Sesman, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2605090