2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Erronkariko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:
–Lurraren kontribuzioa: %0,40.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,50.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,16 | 20 urte edo hortik gora |
0,06 | 19 urte |
0,06 | 18 urte |
0,15 | 17 urte |
0,25 | 16 urte |
0,26 | 15 urte |
0,31 | 14 urte |
0,37 | 13 urte |
0,42 | 12 urte |
0,53 | 11 urte |
0,58 | 10 urte |
0,52 | 9 urte |
0,47 | 8 urte |
0,41 | 7 urte |
0,35 | 6 urte |
0,37 | 5 urte |
0,35 | 4 urte |
0,26 | 3 urte |
0,13 | 2 urte |
0,16 | Urte bat |
0,06 | Urtebetetik behera |
–Obra lizentziak emateko tasak: %0,107, eta gutxienez 16,70 euro.
–Ehorzketa eskubideetarako eta ehorzketa zerbitzuetarako tasak:
C atala:
–Subjektu pasiboa kofradiako kidea ez bada, lurrean ehorzteko tasa: 350 euro.
–Subjektu pasiboa kofradiako kidea ez bada, errautsak ehorzteko tasa: 250 euro.
D atala:
–Alta emateko kuota bakarra: 180 euro.
Lehenago inskribatuta egonik gero baja eman dutenen kasuan, 3,00 euro ordainduko dituzte urte bakoitzeko, inskribatuta ageri diren azken urtetik eskaera berria egin den urtera bitarteko aldian. Ordainketa bakarrean likidatuko dute zenbateko hori.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, Erronkarin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
Erronkarin, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2605077