89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

"EPEL Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren estatutuak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen egungo adinekoen eguneko zentroa eta egitekoa den Ribaforadako adinekoen egoitza tokiko enpresa-erakunde publiko batek kudeatzeko aukera onartzeari buruz; horrenbestez, "EPEL Ribaforada a tu servicio" izeneko tokiko enpresa-erakunde publikoa sortzea onetsi zuen, egungo adinekoen eguneko zentroa eta egitekoa den Ribaforadako adinekoen egoitza kudeatzeko.

2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura berean, "EPEL Ribaforada a tu Servicio" izeneko tokiko enpresa-erakunde publikoaren estatutuak hasiera batez onestea erabaki zen, egungo adinekoen eguneko zentroa eta egitekoa den Ribaforadako adinekoen egoitza kudeatzeko.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori igaro eta erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada, estatutuak hasieran onesteko erabakia behin betiko bihurtuko da; kasu horretan, ondorio juridikoak izateko, inguruabar hori eta estatutuen behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Ribaforadan, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2606436