89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Justifikazio-memoria, eguneko zentroko zerbitzuak eta egitekoa den adinekoen egoitza tokiko enpresa-erakunde publiko baten bidez zuzenean kudeatzeko jasotako aholkularitzari buruzkoa. Onespena

Ribaforadako Udalak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehena.–Onestea justifikazio-memoria bat, jasotako aholkularitzari buruzkoa, eguneko zentroko eta egitekoa den adinekoen egoitzako zerbitzuak Ribaforadako Udalak zuzenean (tokiko enpresa-erakunde publiko baten bidez) kudeatzeko , zeina alkateak 2026ko apirilaren 21ean egindako memorian jasota baitago, enpresa-erakunde publiko baten bidezko zuzeneko kudeaketa justifikatzeko. Memoria horretan aholkularitza justifikatzeko memoria jasotzen da, eta Osoko Bilkurari aurkezten zaio, onets dezan. Zerbitzuaren kostuari buruzko memoria horri txosten hauek erantsi zaizkio: kontu-hartzailearen txostena, 2026ko apirilaren 17koa, eta jasotako laguntza teknikoari buruzko txostena, Misael Narrosek 2026ko apirilaren 16an sinatua.

Bigarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta gardentasun-atarian, denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikuluan xedatutakoarekin, eta adieraztea espedientea udal-idazkaritzan dagoela kontsultatzeko".

Ribaforadan, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2606435