89. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Virginia Ayechu Goñi andrea izendatzen baita Administrazio Laguntzako Bulegoko buru bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori eman du.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Virginia Ayechu Goñi andrea izendatzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileria Bulegoari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2605522