1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
29/2026 FORU DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.
Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.
Nafarroako gizarte interesak ordezkatuko dituzten hamabost kideetatik bost Nafarroako Parlamentuak hautatuko ditu gehiengo osoz.
Nafarroako Parlamentuak 2026ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, besteak beste, Gizarte Kontseiluko kide izateko pertsona bat hautatzeko erabakia hartu zuen; beraz, bidezkoa da orain Nafarroako Parlamentuak proposatuta hautatu diren kideak izendatzea edo berritzea.
Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko apirilaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Nafarroako Parlamentutik jaso den hautapenarekin bat, Joseba Mikel Arregui Pérez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2605625