2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obren proiektuan. Behin betiko onespena
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2025eko abenduaren 31n egin bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Onestea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko" obrek ukitutako jabeen artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horietan zehazten da bakoitzari dagokion kalte-ordainen zenbatekoa, proiektu horren harira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak gauzatu beharreko obrak direla eta. Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko" obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.
Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Eunate Compañía de Ingeniería SL enpresak egindako proiektu teknikoa, 2025eko abendukoa).
Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko pertsona titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta egoki jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.
Erabaki hori argitara eman zen 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (otsailaren 5ekoan), 2026ko otsailaren 10eko Diario de Noticias de Navarra egunkarian, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta Ultzama, Anue eta Odietako udaletako iragarki-tauletan.
Jendaurreko epea iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, honako hau onetsi zuen Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2026ko apirilaren 15ean egin bilkuran, Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa izanik:
Lehena.–Behin betiko onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko" lanen proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.
Bigarrena.–Organo eskuduna denez, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako. Izan ere, beharrezkoa da obrak ahalik eta arinen egitea, horien mende dagoelako Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatetik Iraizotz herriari edateko uraren hornidura zerbitzua eman ahal izatea, arazo larriak baitituzte giza kontsumorako uraren kantitate eta kalitatearen aldetik.
Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoak.
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta hura osatzen duten udalen iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean.
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO GOI-HORNIDURAKO SAREAREN IRAIZOZKO ADARRA BERRITZEKO OBREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK
UDALERRIA | ESPEDIENTEAREN KODEA | KONTZEJUA | JABEAK | LURZATIA ETA POLIGONOA | LABORE MOTA | ZORTASUNAREN AZALERA | ZORTASUNAREN PREZIOA | ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA | KUTXATILAK/LOTUNEAK | KUTXATILEN/LOTUNEEN PREZIOA |
Ultzama | ULTZ-1 | IRAIZOTZ | Pérez Iribarren Juan Luis | 130A-12 | Lehorreko alorra | 183,12 | 0 | 1641,4 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-2 | IRAIZOTZ | Berasain Guerendiain Lázaro | 131A-12 | Lehorreko alorra | 86,70 | 0 | 745,73 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-3 | IRAIZOTZ | Berasain Guerendiain M.ª Juana | 132A-12 | Lehorreko alorra | 2,42 | 0 | 70,75 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-4 | IRAIZOTZ | Cenoz Goldaraz M.ª Concepción | 186B-12 | Lehorreko alorra | 57,48 | 0 | 555,55 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-5 | IRAIZOTZ | Galain Machiñena Severiano | 123A-12 | Euntzea | 125,59 | 0 | 1255,59 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-6 | IRAIZOTZ | Eugui Arraiza, M.ª Lourdes | 122B-12 | Euntzea | 52,41 | 0 | 525,92 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-7 | IRAIZOTZ | Echeverria Valcarlos, David | 121A-12 | Euntzea | 70,56 | 0 | 708,69 | 0,30 euro/m² | BAI | 180 euro |
Ultzama | ULTZ-8 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK 326. ENS (eraldaketarako nekazaritza sozietatea) | 203C-12 | Eraikuntza | | 0 | 208,19 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-9 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK 326. ENS (eraldaketarako nekazaritza sozietatea) | 203D-12 | Elkorra | 84,21 | 0 | 597,16 | 0,30 euro/m² | BAI | 180 euro |
Ultzama | ULTZ-10 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK 326. ENS (eraldaketarako nekazaritza sozietatea) | 203E-12 | Euntzea | 75,63 | 0 | 756,33 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-11 | IRAIZOTZ | Galain Machiñena Severiano | 204B-12 | Euntzea | 117,32 | 0 | 1296,74 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-12 | IRAIZOTZ | Echandi Lizaso Juan Martín | 913D-12 | Elkorra | | 0 | 357,03 | 0,30 euro/m² | EZ | 0 |
Erripan (Odieta), 2026ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2605765