2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Ordenantza fiskala, Virgen del Portal zahar-egoitzako zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena
2026ko urtarrilaren 29 osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Virgen del Portal zahar-egoitzako zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hasierako onespenaren iragarkia 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Alesbesen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
ORDENANTZA FISKALA, ALESBESKO (NAFARROA)
"VIRGEN DEL PORTAL" ZAHAR-EGOITZAKO ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
I. KAPITULUA.–OINARRIAK
1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezarri da babes harturik zerga-araudiak Nafarroako toki-erakundeei ematen dizkien ahalmenak, eta haiekin bat. Hona aipatutako zerga-araudi hori: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 180. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta 2/95 Foru Legearen 29. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA
2. artikulua. Ordenantza honen xedea da Alesbesko "Virgen del Portal" zahar-egoitzan ematen diren zerbitzuen prezio publikoak ezartzea.
Xedaturiko ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 29. artikuluan eta ondokoetan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak egiteko prezio publikoena da.
III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA
3. artikulua. Ordenantza hau Alesbesko Crucero del Portal kalean dagoen Virgen del Portal zahar-egoitzan aplikatuko da.
IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA
4. artikulua. ''Virgen del Portal'' zahar-egoitzan sartzean edo zerbitzuaren eskaera egitean eskaintzen diren zerbitzuen edo egiten diren jardueren eskuragarritasunaren edo erabileraren araberakoa izanen da zerga-egitatea.
V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOA
5. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta, beraz, ordenantza honetan ezarritako prezio publikoak zergadun gisa ordaintzera behartuta daude, nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat eratzen duten pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak.
Borondatezko zerbitzua denez, subjektu pasiboak dira –eta, beraz, zerga-prestazioak betetzera beharturik daude– prestazioa eskatu eta jasotzen duten pertsonak edo entitateak.
VII. KAPITULUA.–KUOTA
8. artikulua. Kuotak honako hauek izanen dira:
Mendekotasunik ez dutenen kuota | 1.184,50 |
Mendekotasunik ez baina laguntzak jasotzen dituztenen kuota | 1.450,00 |
Mendekotasunik ez dutenen kuota (kontzertazio soziala) | 1.775,22 |
Mendekotasun arina dutenen kuota | 1.840,00 |
Mendekotasun larria dutenen kuota | 1.996,61 |
Mendekotasun larria dutenen kuota (ofiziala) | 2.831,47 |
Mendekotasun handia dutenen kuota | 2.196,27 |
Mendekotasun handia dutenen kuota (ofiziala) | 2.831,47 |
Mendekotasuna dutenen eguneko egonaldia (egunean 8 ordu astelehenetik ostiralera) | 962,47 |
Kanpokoentzako bazkariak (euro/egun) | 7,00 |
Kanpokoentzako bazkari eta afariak (euro/egun) | 10,00 |
Mendekotasun larria eta handia dutenen tarifa pribatuek sei hilabeteko iraupena izanen dute, gehienez.
VIII. KAPITULUA.–SALBUESPENAK
10. artikulua. Ez da inolako salbuespenik onartuko.
IX. KAPITULUA.–SORTZAPENA
11. artikulua. Zehazturiko kuotak sortuko dira interesduna egoitza-zentroan bizitzera joaten denean, edo haren zerbitzua hartzen duenean (interesduna egoitza-zentroan bizitzera joaten ez den kasuetan).
X. KAPITULUA–ORDAINARAZPENA
12. artikulua. Plaza mota –eta, ondorioz, prezioa– mendekotasun-mailarekin eta egoiliarrak behar duen zaintza motarekin lotuta dago.
Egoiliarrak hileko lehen 5 egunetan eginen du hileko ordainketa, banku-helbideratze bidez. Era berean, zerbitzu gehigarriak ordaindu beharko ditu aldizka, faktura egin ondoren.
Borondatezko bajaren kasuan, 15 egun lehenago jakinarazi beharko dio zuzendaritzari irteera-data, zerbitzurik jaso ez duen egunen zenbatekoa itzul diezaioten. Hala egiten ez badu, ez zaio kuota itzuliko. Heriotza kasuan, egoitzan egondako egunak baino ez dira kobratuko.
XI. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA
13. artikulua. 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren zorrak luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak eta aplikatzekoa den gainerako legeriak ezartzen dituen errekarguekin.
Epe hori zorrak ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko dira, non ez duen entitateko Gobernu Batzordeak hura geroratzeko baimena eman.
14. artikulua. Zorren ordainketa honela egiten ahalko da:
Banku batean helbideratuz.
XII. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
15. artikulua. Aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 93. artikuluan eta ondokoetan eta zahar-egoitzako barne-araudian arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan jarriko da indarrean.
Iragarkiaren kodea: L2605113