88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Uztarrozeko 1. poligonoko 33. lurzatian, Javier López Reclusa arkitektoak egina eta Teresa Las Fuertesek sustatua. Xehetasun-azterketaren helburua da jatorrizko lurzatia bi unitate independentetan bereiztea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin eta egoki jotzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uztarrozen, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2605847