88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak 2026ko apirilaren 20an emandako 21. ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 33. lurzatian Untzitiko AA-UNC-11 jarduketa asistematikoaren xehetasun-azterketa, Juan José Aldabak, Diana Iraguik eta Roberto Asiainek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzitin, 2026ko apirilaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astrain.

Iragarkiaren kodea: L2606041