88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, peñei eta bestelako elkarte batzuei dirulaguntzak emateko, 2026ko herriko festak direla eta. Laburpena

DDBN kodea: 899888.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/899888).

Deialdiaren xedea da prozedura bat garatzea, dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean. Dirulaguntzak zuzenduta daude Tuterako peñei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, festak animatzeko jarduerak egin ditzaten 2026ko Santa Anako festetan.

Tuteran, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2605829