2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak Hiriko mugikortasun jasangarriaren udal-ordenantzan. Jendaurrean jartzea
Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Hiriko mugikortasun jasangarriaren udal-ordenantzaren aldaketei, zeinek artikulu hauei eraginen baitiete: 15., 16., 17.1, 17.4 –a), b) (III), c) eta e) letrak–, 65.4 –f) letra–,68.2 eta II. eranskineko 7.a artikulua.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. solairua) eta ediktuen taula elektronikoan (https://sede.tudela.es).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2026ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2605542