2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2026ko martxoiaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Petilla Aragoin, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2605549