88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ubagoko 1. poligonoko 235. lurzatian. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, alkateak 2026ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten bidez, kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat onetsi zuen, Ubagoko 1. poligonoko 235. lurzatiari dagokiona.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2. eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendazan, 2026ko apirilaren 23an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2606136