88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntzak emateko, Tafallako kiroldegiko instalazioetako matrikula ordaintzeko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 900489.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900489).

Leozko Udaleko alkateak apirilaren 16an emandako 62. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako kiroldegiko instalazioetako matrikula ordaintzeko 2026an.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, Tafallako kiroldegian matrikulatzeko, 2026an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez 100 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2026ko abenduaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2606050