88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, udako igerilekuetako abonuak erosteko, 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 900380.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900380).

Leozko Udaleko alkateak apirilaren 16an emandako 61. Ebazpenaren bidez, laguntza ekonomikoen deialdi bat onetsi zen, Orbaibarko udako igerilekuen abonuak erosteko.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, abonuak eros ditzaten, 2026an, Orbaibarko udako igerilekuetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez 1.000 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2026ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2606018