2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, laguntzak emateko, garraio publikoa erabiltzeko eta taxi-bonuarendako, 2026an. Laburpena
DDBN kodea: 900370.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900370).
Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 16ko 58. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, garraio publikoa erabiltzeko eta taxi-bonuarendako.
Lehena.–Onuradunak.
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, 2026. urteko garraiorako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.
Gehienez 500 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2026ko abenduaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2606015