2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, laguntzak eman daitezen euskara-ikasketak egiteko, 2025-2026 ikasturterako. Laburpena
DDBN kodea: 900333.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900333).
Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 16ko 60. Ebazpena, deialdi bat onesten duena laguntza ekonomikoak emateko, 2025-2026 ikasturtean euskara-ikasketak egiteko.
Lehena.–Onuradunak.
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, euskara-ikasketetan matrikulatzeko, 2025-2026 ikasturtean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.
Gehienez 500 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2026ko urriaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2606006