2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea
Kontratazio-mahaia bilduko da Garinoaingo 1 eta 3 urte artekoentzako Amatxi haur-eskolaren zuzendaritza eta kudeaketako zerbitzu-kontratua lizitatzeko. Hain zuzen, mahaia bilduko da 2026ko maiatzaren 8an, 11:15ean, eta alkatea dago izendatuta mahaiko buru jardun dezan. Alabaina, alkatea ezin da joan, gerora sortu diren lan-arrazoiak direla eta.
Udal batean, alkateordearen eginkizuna da alkatearen ordez jardutea, eragozpenen bat dagoenean azken horrek bere eginkizunak bete ditzan, beste arrazoi batzuen artean, hala ezarrita baitago apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan (Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legea), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. eta 44. artikuluekin loturik (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala bada, argitara ematen da alkatearen 2026ko apirilaren 30eko 2026-0079 Ebazpenaren laburpena; hona hemen:
Lehena.–Leticia Valencia Salinas bigarren alkateordeak alkatea ordeztea, hari kontratazio-mahaiko buru gisa dagozkion eginkizun guztietan, mahaiak 2026ko maiatzaren 8an egin beharreko bilkuran.
Bigarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Leticia Valencia Salinasi, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Garinoainen, 2026ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Asier Ormazabal Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2606353