88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2026an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako. Laburpena

DDBN kodea: 898690.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/898690).

Deialdiaren xedea da arautzea Lizarrako Udalak gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2026. urtean emanen dizkien dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak gauzatzen dituzten proiektuei. Ekintza edo jarduerak gizarte zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.

Onuradunak: dirulaguntza eskatzen ahalko dute irabazi-asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

Oinarri arautzaileak: 2026an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak ematekoak.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 euro da.

Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2605572