2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, laguntzak eman daitezen nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako, 2026rako. Laburpena
DDBN kodea: 898319.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/898319).
Espedientea: 279976F.
1.–Helburua.
Lankidetzarako lerro honen helburu nagusiak dira zuzeneko senidetzeak, legez eratuak, bi hauen artean: batetik, ekintzak Burlatan egiten dituzten herritarren elkarte eta erakundeen eta, bestetik, garapen integralaren bidean diren herrialde eta estaturik gabeko herrietako kontraparteen artean. Senidetze horien helburua behar da izan garapen komunitarioko ekintzak sustatzea eta elkartasun eta hezkuntza arloko esperientziak trukatzea, lehentasuna duten sektoreetan, Nafarroako lankidetzarako plan gidariaren arabera (osasuna, hezkuntza, landa-nekazaritza-abeltzaintzaren garapena, ur hornidura, elkarte zibilak indartzea, emakumeari buruzko programak eta garapena).
2.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da honako honen baldintzak arautzea: deialdi publikoa, laguntzak eman daitezen lankidetzarako eta herrien garapenerako hezkuntzarako, gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeen bidez. Burlatako Udala da babeslea, eta laguntza horiek emanen zaizkie irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei, baldin horien xede nagusia bada nazioarteko lankidetza eta herrien eta pertsonen sustapena eta garapena.
Proiektu horien helburua izan beharko da hainbat arloren garapen humanoa eta soziala sustatzea: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, pertsona baztertuen sustapena eta herrietako nahiz hirietako komunitateentzako azpiegiturak garatzea, betiere komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik, batez ere udal mailan, proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzerakoan.
Lehentasunez jarduteko eremuak hauek dira deialdi honetan:
–Haurren giza garapena eta garapen soziala indartzeko proiektuak, honako alor hauetan: osasuna, prebentzioa eta heziketa.
–Familiaren eta, batez ere, emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetzeko eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko.
–Proiektu guztietan kezka eta lana agertu behar dira giza eskubideak babesteko eta begiratzeko eta gizarte zibilaren partaidetza sendotzeko.
3.–Aurrekontuetako kontsignazioa.
Gehieneko zenbatekoa hogeita bost mila eurokoa (25.000 euro) izanen da, Burlatako Udalaren partida honen kargura: 2026rako gastuen aurrekontuko 23900 4800001 partida (Senidetzeetarako dirulaguntza).
4.–Baldintzak.
Parte hartu nahi duten elkarte eta erakundeek baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta behar bezala inskribatuta egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan.
2. Irabazi-asmorik ez edukitzea.
3. Xede berariazkoa izatea jarduketak egitea garapenerako lankidetzan eta herrien arteko elkartasunaren sustapenean.
4. Tokiko kontrapartea izatea proiektua gauzatu behar den eskualdean. Pertsona juridikoa izan beharko du kontraparte horrek, herrialde onuradunaren legeen arabera.
5. Zerga-betebeharrak eguneratuta izatea Estatuko, Nafarroako Foru Komunitateko eta tokiko ogasunekin eta Gizarte Segurantzarekin.
5.–Elkarte eta erakunde onuradunak.
Deialdira aurkez daitezke legez eratutako elkarte eta erakundeak, baldin beren estatutuetako xedeen artean badute nazioarteko lankidetza. Nafarroako Gobernuaren elkarte erregistroan inskribaturik egon beharko dute, eta egoitza Burlatan eduki, edo frogatu beharko dute ibilbide jarraitua dutela senidetzeetan eta, gainera, Burlatan sentsibilizazio jarduerak egin izan dituztela azken hiru urteetako bitan. Halaber, bete beharko dituzte 4. artikuluan ezarritako baldintzak.
Elkarte edo erakundeek ezin izanen dute parte hartu nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako deialdietan, baldin adjudikaziodun gertatu badira Burlatako Udalaren lau urteko hitzarmenean; ezin izanen dute parte hartu dirulaguntza jasotzen duten lau urteetan.
Erakundeak eta elkarteak, baldintza guztiak beteta, banaka nahiz taldean aurkezten ahalko dira, zenbaiten artean proiektu bakarra gauzatzeko, partzuergoa edo batasuna eraturik. Azken kasu horretan, taldean aurkeztu diren erakundeen datuak bereiz emanen dira, eta argi adieraziko da zein den partzuergoko buru ariko dena.
6.–Aurkezteko epea eta tokia.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta, aldez aurretik, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu beharko da.
Deialdia argitaratuko da Udalaren web-orrian, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Nafarroako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteen koordinakundearen web-orrian, eta posta elektronikoaren bidez edo postaz komunikatuko zaie azken 5 urteetan parte hartu duten elkarteei.
Eskaerak aurkezten ahalko dira Udaleko erregistro orokor elektronikoan (Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan: www.burlada.es/eu/ ) edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetatik edozeinetan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).
Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarri edo osagarria ezin bada erregistro elektronikoan aurkeztu, artxiboaren bolumena edo gehiegizko edukiera dela-eta, dokumentazio hori Burlatako Udaleko edozein erregistrotan aurkeztu ahal izanen da, bai Larrañetako plazako eraikin nagusian (z.g.), bai oinarrizko gizarte-zerbitzuaren egoitzan (Landazabal kalea 5 bis) edo beste erregistro publiko batzuetan.
Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada (Erregistro Birtual Elektronikoaren bidez, helmugako kode digital honetara: L01310608), gutun-azalak irekita egon beharko du, lehen orriko goiko aldean agerrarazteko bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti); datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.
Burlatan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2605562