88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko kontzejuendako, oihan ondarea babesteko eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko. Laburpena

DDBN kodea: 900454.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/900454).

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea Berriobeitiko udalerriko kontzejuendako dirulaguntza emateko, oihan ondarea mantentzeko eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko. Dirulaguntza eskatzen ahalko dute Berriobeitiko udalerriko kontzejuek.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Dirulaguntza eskatu eta justifikatzeko dokumentazio guztia aurkeztuko da Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.berrioplano.es/eu/).

Berriobeitin, 2026ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2606028