88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Borondatezko birpartzelazioa, Lekarozko Maxkotarnea-EUn. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin ezohiko osoko bilkuran, 6. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Javier Oteiza Larrechea arkitektoak idatzitako borondatezko birpartzelazio-proiektua, Maxkotarnea-EU garatzeko, Juan José Echeverria Azcarragak, Alejandro Elizondo Iribarrenek, Manuel Elizondo Iribarrenek eta Unai Elizondo Urrutiak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Baztanen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2606333