88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Bozateko (Arizkun) 47. poligonoko 94 partzelan. Hasierako onespena.

Baztango Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin ezohiko osoko bilkuran, 3. akordioan erabaki zuen hasiera batez onestea Bozateko (Arizkun, Baztan) 47. poligonoko 94 partzelako hiri-jarduketarako plan berezia, Jaime Santiago Artola jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2606325