88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 482. lurzatian (AI24). Hasierako onespena

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2026ko apirilaren 22an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 482. lurzatian (Abartzuzako Udal Planeko AI24), Mikel Goñi Lopezek eta Estibaliz Torrecilla Ugartek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Abartzuzan, 2026ko apirilaren 22an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2606030