2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin bete dadin gizarte-hezitzailearen lanpostua (B maila)
Mankomunitateko buruaren 2026ko apirilaren 27ko ebazpen baten bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak, oposizio bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratuarekin bete dadin gizarte-hezitzailearen lanpostua (B maila) Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, aldi baterako kontratazioen bidez erantzuteko sortzen diren premiei. Horiek horrela, eskaerak aurkezteko epea irekitzen da, 7 egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta aurrerantzeko iragarkiak argitaratuko dira Mankomunitatearen web-orrian (https://www.mancomunidadllmss.com/) eta iragarki-taulan.
Mendabian, 2026ko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2606220