2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Berraztertzeko errekurtsoa, honako honekin lotua: oposizio-lehiaketa, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / giza baliabideetako teknikariaren lanpostua
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Carlos Arriazu Antónek berraztertzeko errekurtsoa jarri duela Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko otsailaren 20ko erabaki baten aurka, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / giza baliabideetako teknikariaren lanpostua.
Hala bada, dei egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Jarritako errekurtsoaren kopia eskatzen ahalko da Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eskabide orokorra baliatuz. Elektronikoki eskuratuko da.
Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2605810