88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatearen apirilaren 24ko 167/2026 Ebazpenaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi da. Hona hemen plaza:

Lanpostua: sukaldeko ofiziala. Maila: C. Plazaren zenbakia plantilla organikoan: 43. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

San Adriánen, 2026ko apirilaren 24an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606170