88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, betetzeko garapenerako lankidetzako teknikariaren lanpostuko 2 plaza

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 20ko bilkuran, deialdi bat onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea garapenerako lankidetzako teknikariaren lanpostuko 2 plaza, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak; zehazki, Giza Baliabideen zuzendari nagusiak 2026ko otsailaren 5ean emandako ebazpen baten bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Horien zenbakiak, eskakizunak eta destinoak izendapen-proposamena egin baino lehen zehaztuko dira.

Deialdia gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.

1.2. Plazak atxikita daude Iruñeko Udaleko Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorrari, eta txanda hauetan banatuko dira:

–1 plaza txanda irekian.

–1 plaza igoera-txandan.

1.3. Baldin igoera txandako plaza huts bat bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

1.4. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, eta aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

1.5. Lanpostuaren eginkizunak.

1.–Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programatik (PMCID) eratorritako ardurapekoak.

1.1.–Urteko plan operatiboak osatzea.

1.2.–Zerbitzu-karta.

1.3.–Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren memoria.

1.4.–Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren planifikazioa.

1.5.–Garapenerako Lankidetzaren Udal Kontseilua.

1.6.–Dirulaguntza deialdiak.

1.6.1.–Sentsibilizazio-jarduketa puntualak.

1.6.2.–Urteko sentsibilizazio-proiektuak.

1.6.3.–Garapenerako hezkuntzaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza-proiektuak.

1.6.4.–Urteko proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdia.

1.6.5.–Hegoaldeko toki-erakundeen dirulaguntzen deialdia.

1.6.6.–Larrialdietarako laguntza humanitarioaren deialdia.

1.7.–Hitzarmenak.

1.7.1.–Garapenerako Lankidetzarako Nafarroako Tokiko Funtsa (NUKF).

1.7.2. –Lankidetza-hitzarmena GGKEen Koordinakundearekin.

2.–GGKEen Koordinakundearekiko eta Garapenerako Lankidetzarako Nafarroako Tokiko Funtsarekiko hitzarmenetatik eratorritako ardurapekoak: jarraipena eta aldian aldiko urtekoaren prestaketa.

2.1.–Linea irekia biztanleriarekin eta GGKEekin.

–Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren parte hartzea Programatik beretik antolatutako edo finantzatutako lankidetza-jarduketetan.

–Bilerak beste herrialde batzuetako tokiko bazkideekin edo pertsonekin.

2.2.–Koordinazio teknikoa, kolaborazioak, bestelakoak.

–Koordinazio teknikoa Iruñeko Udaleko zerbitzu eta programekin. (Komunikazioa, etab.).

–Koordinazioa Nafarroako Gobernuarekin. Lankidetza Zerbitzuak eta Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa.

–Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa.

–Kolaborazio puntualak unibertsitateekin.

–Parte hartzea ikastaro edo jardunaldietan.

Lanbide-esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun, betiere aintzat hartuta antolaketa-premia berriak eta lanpostuaren bilakaera.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea titulu hauetako bat (edo haren baliokidetzat jotakoren bat), edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina: graduko unibertsitate-titulua, ingeniaritza teknikoarena, arkitekto teknikoarena.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak.

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskabide, Internet bidez, https://www.pamplona.es/eu helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintza", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", eta, behin azken atal horretan, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 22,85 euroko tasa ordaindu beharko da. Telematika bidez ordainduko da tasa hori, eskabide formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako horiek eskuratzeko moduan egotea:

–Titulu hauetako bat edo horren baliokidetzat jotakoren bat (edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hura eskuratzeko moduan egotea ere onartuko da): graduko unibertsitate-titulua, ingeniaritza teknikoarena, arkitekto teknikoarena.

Eskabidea aurkezteko unean, nahi duenak baimena ematen ahal dio kudeatzaileari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan; alabaina, aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena. Hori gertatzen bada eta izangaiak bere titulazioaren kopia aurkezten ez badu, izangai onartuen zerrendetatik kanpo geratuko da.

Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak.

Deialdiko igoera-txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Iruñeko Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.

%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

3.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen Zuzendaritzak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du argitara dadila udalaren webgunean, deialdiaren fitxan.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Giza Baliabideen Zuzendaritzak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila udalaren webgunean, deialdiaren fitxan.

4.4. Izangairen bat kanporatzen bada hautapen-prozesutik berari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, ez zaizkio parte hartzeko tasak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Carlos Andrés Uranga, Iruñeko Udaleko Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zuzendaria.

–Ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Beni Soteras Ramírez, Iruñeko Udaleko Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko idazkari teknikoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Mónica Lana Elola, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko idazkari teknikoa.

–Epaimahaikidea: Nerea Lopetegui Azkue, aholkulari aditua lankidetzaren eta garapenaren arloetan.

–Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Gómez Eguiluz, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Vanesa Eguiluz González, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

–Ordezko epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

–Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

–Ordezko idazkaria: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko abendutik aurrera hasiko da.

6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

6.3. Oposizioa proba bat izanen da, bi zatitan:

a) I. zatia: test erako galdetegia.

Ariketa teorikoa: test moduko 100 galdera –gehienez ere–, erantzun beharko dira idatziz, gehienez ere 120 minutuko epean, deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen zehaztuko da zer irizpide erabiliko den proba baloratzeko eta zer penalizazio izanen duten aukerako erantzunak dituzten galderetan egindako akatsek.

Ariketa honetan gehienez 60 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituztenak.

b) II. zatia: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea eta horien ahozko azalpena.

Ariketa teoriko-praktikoa: epaimahaiak garatu beharreko galderen bidez proposatutako bi kasu teoriko-praktiko ebatzi beharko dira, idatziz edo ordenagailu bidez. Kasu teoriko-praktiko horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako gaiei buruzkoak izanen dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko.

Bigarren ariketa honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. 40 puntu horietatik, 30 zati idatziari dagozkio eta 10 ahozko azalpenari. Idatzizko zatian gutxienez 15 puntu eta ahozko azalpenean gutxienez 5 puntu lortzen dutenek gaindituko dute proba.

Plika sistemaren bidez eginen da zati idatzia.

Bigarren probarako (alegia: kasu teoriko-praktikoa ahoz eta publikoki azaldu eta defendatzea) deia eginen zaie, lehenbiziko proba gaindituta, horretan puntuaziorik handiena lortu duten txanda irekiko 30 izangaiei, bai eta igoera txandan lehenbiziko proba gainditu duten izangai guztiei ere. Txanda irekian, 30. izangaiak eta hurrengoek nota bera baldin badute, horiek guztiek egiten ahal dute bigarren proba.

Kasu teoriko-praktikoak ahoz eta publikoki azaldu eta defendatuko du izangai bakoitzak epaimahaiaren aurrean, zehazten den egunean (udalaren webgunean argitaratuko da), gehienez ere 10 minutuz. Epaimahaiak galderak egin ahal izanen ditu beste 10 minutuz.

Defentsaren kalifikazioa batu eginen zaio hautagai bakoitzak kasu teoriko-praktikoen zati idatzian lortutakoari, eta puntuazioa ahozko azalpenaren eguna baino lehen argitaratuko da.

6.4. Oposizioko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.5. Deialdiko I. eranskinean adierazitako gaiei buruzkoa izango da oposizioko proba.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.6. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren fitxan, argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek erreklamazioak aurkeztu ditzaten eta alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena balorazioei buruz.

6.7. Hautaproba egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin, txandaren arabera eta lortutako puntuazioaren ordenan; horrez gain, Giza Baliabideen Zuzendaritzari igorriko dio zerrenda, baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, probaren II. zatian puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna.

Berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

8.–Plaza hutsak aukeratzea.

8.1. Giza Baliabideen Zuzendaritzak 10 egun balioduneko epea irekiko du plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako. Horretarako, izangaien zerrendaren artean aukeratu beharreko plazen zerrenda argitaratuko du, txanden eta puntuazioaren arabera. Informazio hori jendaurrean jarriko da udalaren webgunean.

Izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer plaza huts nahiago duten.

8.2. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.3. Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen-probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera. Oposizioa gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaien alde eginen da proposamena.

Izendapen proposamena udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

9.2. Izendapen proposamena Udalaren webguneko fitxan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

9.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Iruñeko Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, frogatzen duena ez dutela lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dien eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dituela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.2.2. Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jarduneko zerbitzuan daudela jatorrizko administrazioan, baita espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak ere (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).

9.2.3. Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak lanpostua beteko du prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, Iruñeko Udalak proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.

10.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten izangaiak, lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie ebazpen baten bidez.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek izendapen-erabakia zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala gertatuz gero, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.3. Baldin eta funtzionario bilakatu diren izangaiei zuzenean borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza-hartzearen egunetik beretik, haiek berek eskatuta eta lanpostuan batere aritu gabe, indarreko araudian ezarritako kasuetan betiere, hutsik gelditzen den lanpostu hori ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

12.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

12.1. Aldi baterako kontrataziorako izangaien honako zerrenda hauek eratuko dira, Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpen bidez, hautapen-prozesuan parte hartu eta lanposturik eskuratu ez dutenekin, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, oinarri honetan ezarritako prozedurari, eta Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario eta administrazio-kontratudunen enplegu-baldintzei buruzko 2017-2019 urteetarako akordioari (horren bidez ezartzen da Iruñeko Udaleko langileak administrazio-araubidean kontratatzeko arauketa):

a) Hautaprobak gaindituta ere, plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

b) Oposizioa gainditu ez baina hautapen-prozesuko lehen ariketaren I. zatia gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko lehen ariketaren I. zatirako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak.

Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpen bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazio-zerrendak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

12.2. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

12.3. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak udalaren webgunean argitaratuko dira.

12.4. Gainditu arren plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena.

Orobat, hautapen-prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da lehen probaren I. zatian lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

12.5. Aurreko apartatuan ezarritako ordenari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraituko zaio. Horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutatik bat, lehena, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin, eskuratutako puntuazioa aintzat hartuta.

12.6. Era berean, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiko zaio; horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar lanpostutik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta beren egoera frogatzen badute.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da deialdia egin duen udal-organoari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak, bai haien ebazpena, udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.

Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda, zati orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Beharrezko udal organoen antolaketa eta funtzionamendua (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udalaren Udal Antolamenduaren Dekretua.

4. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-printzipioak, IV. kapitulua (Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. Titulua (Administrazioen arteko harremanak).

5. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Behin-behineko langileak. IV. titulua: Langile kontratudunak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozedurako interesdunak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak, epemugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. V. titulua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

7. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.

8. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

9. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datu-babesaren printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.

11. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).

12. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua eta I. titulua: Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate-arauak eta adjudikazio-prozedurak. Kontratuak betearaztea. II. titulua: Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

13. gaia.–Iruñeko Udalaren 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia. Diagnostikoa eta Ekintza-plana.

Gai-zerrenda espezifikoa.

1. gaia.–1/2023 Legea, otsailaren 20koa, Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzkoa. 2023ko 44. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa.

2. gaia.–708/2024 Errege Dekretua, uztailaren 23koa, Kooperanteen Estatutua onesten duena. 2024ko 178. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa.

3. gaia.–188/2025 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Garapen jasangarrirako lankidetzaren eta elkartasun globalaren arloko dirulaguntzak eta laguntzak arautzen dituena. 2025eko 61. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa.

4. gaia.–5/2001 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nafarroako Garapenerako Lankidetzari buruzkoa, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatua. 2001eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa, eta 2010eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 14koa.

5. gaia.–2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Bolondres lanari buruzkoa.

6. gaia.–Iruñeko Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

7. gaia.–Globalizazioa. Globalizazioaren ondoriozko aldaketa sozialak, ekonomikoak, politikoak eta/edo kulturalak. Konplexutasun soziala, dibertsitatea eta hibridazio kulturala. Herritartasun globalik bai?

8. gaia.–Garapena: kontzeptuaren bilakaera historikoa. Garapena vs hazkunde ekonomikoa. Garapena, asmakizun (kritika kulturala). Giza Garapena. Garapen prozesua, genero-ikuspegitik aztertuta.

9. gaia.–Garapenerako Laguntza Ofiziala. Kontzeptua. Laguntza zenbatzeko irizpideak. Azken urteetako bilakaera. Garapen jasangarrirako babes ofizial osoa (TOSSD-Total Official Support for Sustainable Development).

10. gaia.–Garapen Jasangarriaren aldeko Goi-bilera, 2015eko irailekoa. 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH).

11. gaia.–2030 Agenda esparru lokalean. Tokiko jardun-estrategia(k) eta -proposamenak, jarraipena eta adierazleak.

12. gaia.–Garapenerako Laguntza Ofizialaren Eraginkortasunari buruzko Goi-mailako Foroak: Erroma (2003), Paris (2005), Akkra (2008) eta Busan (2011).

13. gaia.–Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (COP21), Parisko Ituna (2015) eta Etorkizunaren Goi-bilera eta Ituna (New York, 2024).

14. gaia.–Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Europar Batasunean (EB): lankidetzarako esparru estrategiko nagusiak, tresnak eta EBren lankidetzaren funtsezko printzipioak.

15. gaia.–Garapenerako Laguntza Ofiziala Espainian. Printzipioak eta lehentasunak. Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) bilakaera. Aldaketa nagusiak, gertatu direnak bi hauen artean: 23/1998 Legea (uztailaren 7koa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzkoa) eta 1/2023 Legea (otsailaren 20koa, Garapen Jasangarrirako Lankidetzari eta Elkartasun Globalari buruzkoa).

16. gaia.–2024-2027 aldirako Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Espainiako Lankidetzaren Gida Plana: Zeharkako ikuspegiak; lehentasun sektorial, geografiko eta aldeaniztunak; tresnak eta modalitateak, lankidetzan, lan humanitarioan eta garapen jasangarriaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntzan aritzeko.

17. gaia.–Udalerrien eta eskualdeen erronkak nazioarteko egintzaren alorrean. Garapenerako lankidetza deszentralizatua Espainiako Estatuan. Lankidetza deszentralizatuaren modalitateak. Hitzarmen- eta koordinazio-esparru nagusiak lankidetza-maila desberdinetan (estatukoan, autonomia-erkidegokoan eta tokikoan), eragile publikoen artean. Lankidetza-funtsak. Garapenerako Lankidetzarako Nafarroako Tokiko Funtsa (NUKF).

18. gaia.–Garapenerako nazioarteko lankidetzaren aldeko eragileak Nafarroan. Erakundeen eta gobernuen arteko lankidetza. Gobernuz kanpoko lankidetza. Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea (CONGDN). Gizarte-mugimenduak eta nazioarteko elkartasuneko kolektiboak.

19. gaia.–Garapenerako Lankidetza Nafarroan. Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailea 2021-2024: Nafarroako Garapenerako Laguntza Ofizialaren bilakaera;: printzipioak; espezializazio geografiko eta denborazkoa, Nafarroako Gobernuaren garapenerako lankidetzaren tresnak; lankidetzaren eragileak.

20. gaia.–Iruñeko Udalaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailea (2022-2025).

21. gaia.–Iruñeko Udalaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailearen (2022-2025) ebaluazioa. Gauzatzearen azterketa, emaitza nagusiak eta aurrera begirako proposamenak.

22. gaia.–Iruñeko Udalaren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programa (PMCID): printzipioak eta lehentasunak; lan-ildoak; dirulaguntza-deialdiak; lankidetza-hitzarmenak; aurrekontua. Iruñeko Udalak nazioarteko lankidetzara bideratutako funtsen konparazioa, maila autonomikoan eta/edo estatukoan.

23. gaia.–Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren udal-politikan parte-hartze prozesuak. Garapenerako Lankidetzaren Udal Kontseilua (CMCD). Garapenerako Lankidetzaren Udal Kontseiluaren Erregelamendua (1999ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa). Parte-hartzea hobetzeko eta sustatzeko proposamenak.

24. gaia.–Nazioarteko lankidetzarako aurrekontu publikoen diseinua, lanketa eta jarraipena. Aurrekontuak eta lan-ildoak kalkulatzeko ikuspegiak (kopuru finkoak, ehunekoak, ikuspegi mistoak). Ikuspegi bakoitzaren alde on eta txarrak. Aurrera begirako proposamenak Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programari dagokionez.

25. gaia.–Kontraparte edo bazkide lokalak. Definizioa, ezaugarriak, lankidetza-sisteman dagokien eginkizuna. Hegoaldeko udalak, nazioarteko lankidetzaren eragile diren aldetik, eta, bereziki, Iruñeko Udalaren urte anitzeko lankidetza-programetan. Munduaren Hegoaldeko gizarte-erakundeak, horiek nazioarteko lankidetzaren eragile gisa duten eginkizuna, bai eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren deialdietan ere (giza garapena Hegoaldean, eta herritartasun globalerako hezkuntza).

26. gaia.–Politika-koherentzia. Intersektorialitatea. Osagarritasuna: Kontzeptu eta jarduera-proposamenak, honako hauek sustatzeko: a) politika-koherentzia, dela Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren barruan, dela udalaren beste arlo eta zerbitzu batzuekin; b) beste eragile batzuekiko osagarritasuna, direla eragile instituzionalak, direla gobernuz kanpoko eragileak.

27. gaia.–Boluntariotza eta garapenerako nazioarteko lankidetza. Nafarroako Boluntariotzaren Plana. Nazioarteko boluntariotzako sareak eta ekimenak Nafarroan, eta udalerriak arlo horretan duen eginkizuna.

28. gaia.–Komunikazioa, garapenerako nazioarteko lankidetza bultzatzeko funtsezko tresna. Erronkak eta aukerak udal-eremuan. Irizpideak, nazioarteko lankidetzaren arloan komunikazioa planifikatzeko.

29. gaia.–Esparru logikoaren ikuspegia lankidetza-proiektuak identifikatu, diseinatu eta ezartzeko: arazo, eragile, arrisku, helburu, alternatiba eta espero daitezkeen emaitzen azterketa; adierazleen eta egiaztapen-iturrien osaera, etab. Emaitzetan oinarritutako proiektuak diseinatzeko beste eredu batzuk (ikaskuntza-prozesuak, parte-hartze bidezko ikerketa-ekintza...).

30. gaia.–Proiektuen jarraipena eta justifikazioa. Definizioa. Prozesuak (txosten motak; horien gutxieneko edukiak; epeak, deialdi edo hitzarmen motaren arabera), tresnak (formularioak, oinarrizko lerroa, etab.), birformulazioak (definizioa, aurkezteko irizpideak, gehieneko epeak eta betekizunak deialdi motaren arabera, horien edukia). Jarraipen ekonomikoa (baliozko egiaztagiriak, txosten motak, etab.). Aldeak, finantzatutako proiektuen jarraipenean eta ebaluazioan.

31. gaia.–Ebaluazioa garapenerako nazioarteko lankidetzan: egokitasuna, eraginkortasuna, efizientzia, inpaktua eta jasangarritasuna. Udal-programetan garatu beharreko ebaluazio-ekimenak.

32. gaia.–Zeharkako ikuspegia: Generoa eta garapena. Garapenerako Hezkuntza: Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailea. Toki-erakundeek bideratutako esku hartzeko proposamenak.

33. gaia.–Zeharkako ikuspegia: Ingurumen-jasangarritasuna eta garapena. Klima-aldaketa eta garapenerako nazioarteko lankidetza. Toki-erakundeek bideratutako esku hartzeko proposamenak.

34. gaia.–Zeharkako ikuspegia: Giza eskubideak eta garapena. Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia. Aintzat hartuta, batez ere, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak. Toki-erakundeek bideratutako esku hartzeko proposamenak.

35. gaia.–Zeharkako ikuspegia: kultur aniztasuna eta migrazioak. Kultura eta Garapenaren aldeko estrategia. Toki-erakundeek bideratutako esku hartzeko proposamenak.

36. gaia.–Ekintza humanitarioa. LBGL (Laguntzaren, Birgaitzearen eta Garapenaren arteko Lotura. Ekintza humanitarioaren arloko printzipio, helburu eta jarduera-ildoak, tokiko erakundeen ikuspegitik.

37. gaia.–Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren (AA) eragina garapenerako nazioarteko lankidetzan. Ondorio positiboak eta negatiboak, Munduaren iparraldean zein Hegoaldean. AAren etikari buruzko gomendioak (UNESCO, 2021).

38. gaia.–Garapenerako nazioarteko lankidetzaren egungo erronkak, multilateralismoaren krisi betean dagoen mundu aldakor honetan. Toki-erakundeei dagokien eginkizuna.

Iragarkiaren kodea: L2606068