1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Otorrinolaringologiako fakultatibo espezialisten 5 plaza merezimendu-lehiaketaren bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdiaren aurka.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri dela honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Otorrinolaringologiako fakultatibo espezialisten 5 plaza merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 404E/2026 Ebazpenaren bidez, eta 2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 20koan. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Baliabideen Kudeaketako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2605550