88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Oposizio-lehiaketa, garbitzaileen plaza bat aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko eta lan-poltsa bat osatzeko

Iturmendiko Udalak honako ebazpen hau eman zuen alkatearen 2026ko apirilaren 17ko 29 Ebazpenaren bidez:

1. Deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, hautaproben bidez osatzeko garbitzaileen plaza bat aldi baterako eta lan-araubidean betetzeko izangaien zerrenda bat, Iturmendiko Udalaren zerbitzura aritzeko, eta, orobat, lan-poltsa bat osatzeko.

2. Agintzea deialdia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturmendiko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.iturmendi.eus).

Iturmendin, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Deialdi hau eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da hautaproben bidez, eta oposizio-lehiaketaren prozedura baliatuta, izangaien zerrenda bat osatzea, aldi baterako eta lan-araubidean betetzeko garbitzaileen plaza bat Iturmendiko Udalean. Orobat, lan-poltsa bat osatuko da, aldi baterako kontratazioen bidez erantzuteko sortzen diren premiei.

Zerrenda behin-behineko ordezkapenak egiteko erabiliko da, laneko bajak, oporraldiak, lizentziak edo baimenak direla-eta sortutako premiengatik, udal zerbitzuak indartzeko beharragatik eta abar.

1.2. Izendapenak lan-araubideko aldi baterako kontratudun izaera emanen dio izendatuari, ondorio guztietarako, kontratuaren egunetik beretik, eta plaza behin betiko bete arte.

1.3. Lanpostuaren oinarrizko lansaria D mailari dagokiona izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuarekin bat, gehi Udalaren egungo plantilla organikoan onartzen diren osagarriak.

1.4. Lanaldi partzialean arituko da (%50). Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, beharrezkoa baldin bada.

1.5. Bere mailari eta lanbide-kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu. Besteak beste, eskola publikoa eta osasun-kontsultategia garbitzea izanen da haren eginkizun nagusia. Dena den, Udalak noizean behin eskatzen ahalko dio beste toki batzuk garbitzea, horretarako premia baldin badago.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidetzat jotako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iturmendiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Arrano Beltza plaza 1, 31810), deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, eta mezu elektronikoa bidali beharko da helbide honetara: udala@iturmendi.eus.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Iturmendiko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Iturmendiko Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://sedeelectronica.iturmendi.eus). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabideak eta behar diren gainerako agiriak aurkezteko, edozein formatu erabil daiteke, erregistro orokor elektronikoan fitxategiak eransteko ezarrita daudenen artetik.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak. Ez da tasarik ezarri.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dituzte agiri hauek, kasuaren arabera:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH), Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidetzat jotako titulua.

b) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.

c) Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta baliabideetan. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 4.1 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

4.4.2. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Kai Galartza Cervera, Iturmendiko Udaleko alkate udalburua.

  • Ordezkoa: izendatzeke.

–1. epaimahaikidea: Mikel Arenas Uriarte, Iturmendiko Udaleko albientea.

  • Ordezkoa: izendatzeke.

–2. epaimahaikidea: Maider Gabirondo Zelaia, Iturmendiko Udaleko zinegotzia.

  • Ordezkoa: izendatzeke.

–3. epaimahaikidea: Susana Mendinueta Flores, Cederna Garalurko teknikaria Iturmendiko Udalean.

  • Ordezkoa: izendatzeke.

–Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon, Iturmendiko Udaleko idazkaria.

  • Ordezkoa: izendatzeke.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

5.3. Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila toki-erakundearen iragarki-taulan eta webgunean (https://sedeelectronica.iturmendi.eus/).

6.2. Behin-behineko zerrenda iragarki-taulan eta webgunean (https://sedeelectronica.iturmendi.eus/) argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, helbide honen bidez: https://sedeelectronica.iturmendi.eus/.

6.3. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, onetsiko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko da argitaratzeko iragarki-taulan eta deialdiaren webgunean (https://sedeelectronica.iturmendi.eus/).

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Hautapen-prozesua malguagoa izan dadin, lehenik oposizioaldia eginen da, eta bigarrenik lehiaketaldia. Oposizioaldiko ariketa gainditu duten izangaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.

7.1. Oposizioaldia:

Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira proba egiteko eguna, tokia eta ordua.

Proba bakarra izanen da, teoriko-praktikoa. Idatziz erantzun behar zaie test motako galdera labur batzuei, izanen direnak, nagusiki, deialdiaren II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Epaimahaiak erabakiko du zein izanen den proba horren gehieneko iraupena, eta 70 puntu emanen ditu gehienez.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

7.2. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen:

a) Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:

1. Deialdiaren xede den lanpostu berean Iturmendiko Udalean aldi baterako egindako zerbitzuak: 5 puntu egindako zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

2. Iturmendiko Udalean, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 2 puntu egindako zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

3. Beste administrazio publiko batzuetan edo enpresa pribatuetan, lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Gehienez 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik bukaerara arte, edozein dela ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala.

b) Euskaraz jakiteagatik gehienez 10 puntu emanen dira.

–B1 mailaren baliokidea den hizkuntza-eskakizuna frogatzeagatik: 5 puntu.

–B2 hizkuntza-eskakizuna frogatzeagatik: 10 puntu.

7.3.3. Lehiaketaldian puntuak eskuratu nahi dituzten izangaiek dauzkaten merezimenduak adierazi beharko dituzte zehatz-mehatz eskabidean edo eskabideari erantsitako zerrenda batean. Ahalik eta datu gehien eman beharko dituzte, halako moldez, non merezimenduak zalantzarik gabe kontuan hartzen ahalko baitira, eta ezarritako baremoen arabera balora daitezen. Izan ere, berariaz adierazita ez dauden alderdiak ezin izanen dira baloratu.

Agiri bidez frogatutako merezimenduak soilik baloratuko dira. Agiriok eskabideari erantsiko zaizkio, edo, bestela, honezkero Iturmendiko Udalaren eskuetan daudela adieraziko da. Kasu horretan, agiriok zer unetan aurkeztu zituen zehaztu beharko du izangaiak.

Behar bezala egiaztatu ezin diren merezimenduak ez dira baloratuko.

Orobat, alegatutakoa faltsua dela ikusiz gero, hori egin dutenak hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.

Alegatutako merezimenduak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako eduki beharko dira. Izan ere, epaimahaiak ez ditu baloratuko egun horretatik aurrera eskuratutako merezimenduak.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

Oposizioaldia eta lehiaketaldia buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Iturmendiko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua. Horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioak batuko ditu.

Azken puntuazioetan berdinketarik badago, lehentasuna izanen du oposizioaldian puntuaziorik handiena duen izangaiak.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Zozketaren emaitzak jendaurrean jarriko dira Iturmendiko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

9.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

9.1. Hautapen-prozesuan parte hartu eta oposizioko proba gainditu duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako zerrenda bat eratu eta arautuko da.

9.2. Zerrendak beste deialdi publiko bat egin arte izanen du indarra.

9.3. Dei egiteko sistema.

9.3.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

9.3.2. Deiak egiteko arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".

Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio-premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei eginen dira bederen, kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.

Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, mezu elektroniko bat igorriko zaio, horren berri emateko.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendako hurrengoari edo hurrengoei deituko zaie, harik eta eskainitako lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Sei hilabeteko epean ezinezkoa izan bada izangai batekin harremanetan jartzea, "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.

Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.3.3. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:

–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan-kontratu bat indarrean izatea.

–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea.

Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kabuz baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Norberaren ezkontza suertatzea, edo pareko egoera bat, 6/2000 Legearen arabera (6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzkoa), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Kasu horietan, izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako.

"Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean, agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak:

Helbidea:

Herria:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

Eskatzen dudala honako deialdi honetan onartua izatea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta aldi batez betetzeko garbitzaileen plaza bat Iturmendiko Udalean, eta lanpostu horretan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko.

  • Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik.
  • Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
  • Badudala deialdiko hirugarren oinarrian adierazten den titulazioa.
  • Ez naizela baztertua izan ezein administrazio publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
  • Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.

Honako merezimendu hauek aurkezten ditudala, eta dagozkien ziurtagirien bidez frogatzen ditudala:

1.

2.

3.

(...)

Azaldutakoarekin bat,

eskatzen dut onar dadila eskabide hau, eta hortaz onar nazazuela deialdi honetan: deialdia, garbitzaileen lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Iturmendiko Udalean izaten ahal diren premiei erantzuteko aldi baterako kontratazioen bidez.

Iturmendin, 2026ko ...........................................ren ...............(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Udalaren antolamenduari eta haren osaerari buruzko kontsiderazio orokorrak: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua. Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–Garbiketa sistemak: administrazio-eraikinetako eremuak eta gela komunak garbitzea. Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako. Gainazaletako garbiketa-produktuak: tipologia, nahasketak eta diluzioak.

4.–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Hondakin mota bakoitza bereizi eta botatzea. Hondakin eta zaborren gaikako bilketa: identifikazioa, sailkapena eta tratamendua.

5.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

6.–Iturmendiko udal-mugarteari buruzko ezagutza orokorra.

Iragarkiaren kodea: L2605844