88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Oposizio-lehiaketa murriztua, betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa (129 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea

Berriozarko Udaleko Alkateak, 2026ko apirilaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko azaroaren 26ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne-igoeran betetzeko administrari-ofizialen 5 plaza, C mailakoak (125, 126, 127, 128 eta 129 zenbakiak dituzte plantilla organikoan). Deialdia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an.

Ikusirik oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak, plaza hutsen hautaketa eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamena, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 25eko bilkuran, erabaki zituen 125, 126, 127 eta 128 zenbakiak dituzten plazetarako izendapenak. Izendapenok 2026ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 10ean, eta plazaren jabetza hartzeko eguna 2026eko apirilaren 13an izanen zela ezarri zen.

Bat etorriz kalifikazio-epaimahaiaren aktarekin, eta kontuan harturik ez dagoela deialdiko hautapen-prozesua gainditu duen beste izangairik.

Baliatuz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan aitortuta ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedapen zatian azaldutako arrazoiak direla medio, bete gabe uztea administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa eta Berriozarko Udaleko plantilla organikoan 129 zenbakia duena. Plaza hori eskaini zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko azaroaren 26ko bilkuran onetsitako oposizio-lehiaketa murriztuan.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta haren berri ematea sindikatuetako ordezkariei eta Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean. Agintzea, orobat, ebazpen hau sar dadila erreferentziazko espedientean.

Berriozarren, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2605759