88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARESO

2025erako lan eskaintza publikoa

2025eko ekainaren 2ko 48/2025 Lehendakari Ebazpen bidez, Aresoko Udalaren 2025erako lan eskaintza publikoa onartu zen, hemen behean transkribatzen dena ebatziz:

Lehenengoa.–Aresoko Udalaren lan publikoaren eskaintza onestea 2025. urterako, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31//2022 Legeak birjarpen-tasaren inguruan araututakoa kontuan hartuta, bertan honako lanpostu hau sartuta:

1.–Zerbitzu anitzetako langilea.

–Lanpostu zenbakia: plantilla organikoko 1. zenbakia.

–Funtzionarioa.

–Maila: E.

–Jardunaldia: %100.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Txanda askea.

–Lanpostu-hornikuntza aurreikuspena: 2025-2026.

–Hornikuntza baldintza: euskara (ahozko B2 eta idatzizko A2).

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren web orrialdean, iragarki taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea, bere ezagupen orokorrerako eta interesdunek bidezkotzat hartzen dituzten errekurtsoak jarri ahal ditzaten.

Hirugarrena.–Lan eskaintza publiko honekin kaltetu suertatuko diren Mendialdea Mankomunitateko aldi baterako langileei ebazpen hau jakinaraztea.

Areson, 2025eko ekainaren 4an.–Lehendakaria, María Beatriz Muro Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2606171