1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
97/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren V. eranskinean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez onetsi dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Akats materialak aurkitu dira ebazpen horren V. eranskinean, probak baloratzeko irizpideei buruzkoan, eta, beraz, zuzendu egin behar dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan oinarrituta.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren V. eranskinean atzemandako akats materialak. Ebazpen horren bidez onetsi dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan. Hona hemen akats horien zuzenketak:
A) Bigarren probari dagokion atalaren izena zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
"Bigarren proba. A zatia. Programazio didaktikoa/irakaskuntza gida aurkeztea eta defendatzea".
Honela behar du:
"Bigarren proba. A zatia. Programazio didaktikoa aurkeztea eta defendatzea".
B) "Bigarren proba. B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea" izeneko atalean, "Helburuak, edukiak eta metodologia" izeneko puntuan, Musikako eta Arte Eszenikoetako lanbide irakaskuntzen eta goi mailako irakaskuntzen kasuan:
Honako hau dioen tokian:
"Jarduerak koherenteak dira helburuekin eta askotariko metodologia aplikatzen da, eta espezialitatearen profil profesionala eskala txikian lantzen dute".
Honela behar du:
"Helburuak, edukiak eta askotariko metodologia ongi planteatuak daude eta koherenteak dira elkarren artean".
C) "Bigarren proba. B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea" izeneko atalean, "Helburuak, edukiak eta metodologia" izeneko puntua zuzentzea, paragrafo hau kenduz:
"Musikako eta Arte Eszenikoetako goi mailako arte irakaskuntzen kasuan, jardueren bidez apurka-apurka ikus daiteke nola joaten diren garatzen espezialitateko konpetentzia orokorrak, zeharkakoak eta espezifikoak".
D) "Bigarren proba. B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea" izeneko atalean, "Jarduerak" izeneko puntua zuzentzea, paragrafo hau gehituz:
"Musikako eta Arte Eszenikoetako goi mailako arte irakaskuntzen kasuan, jardueren bidez apurka-apurka ikus daiteke nola joaten diren garatzen espezialitateko konpetentzia orokorrak, zeharkakoak eta espezifikoak".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hautatze Prozeduren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko apirilaren 9an.–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria (3/2026 Ebazpena, martxoaren 13koa, Langileen zuzendari nagusiak emana), Esther Rubín León.
Iragarkiaren kodea: F2605529