88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

72C/2026 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmenean 2017-2019 aldirako.

Ikusirik akordio honen testua: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmen kolektiboan 2017-2019 aldirako (31007942012001 kode zenbakia). Akordioa erregistro honetan sartu da 2026ko martxoaren 18an, eta 2025eko azaroaren 26an sinatu zuten toki entitateko ordezkariek eta langileen legezko ordezkariek. Orobat, Udalbatzak berretsi zuen 2026eko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkuran.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Akordio honen testua Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu dadila agintzea: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmenean 2017-2019 aldirako (31007942012001 kode zenbakia).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

ZIZUR NAGUSIKO UDALAK ETA LAN-KONTRATUDUN FINKOEK ETA ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUDUNEK LAN-BALDINTZEI BURUZ SINATUTAKO HITZARMENAREN (2017-2019) ARTIKULU BATZUK ALDATZEKO AKORDIOA

Lan-baldintzei buruzko akordioaren jarraipena egiteko batzordeak bilera egin zuen 2025eko azaroaren 26an, bertan zirela Zizur Nagusiko Udalaren ordezkariak eta lan-kontratudun finkoen eta aldi baterako lan-kontratudunen ordezkari sindikalak. Erabaki zuten 27. artikulua aldatzea Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioan (2017-2019). Hona hemen aldaketaren xehetasunak:

Azken paragrafo bat gehitu zaio akordioaren 27. artikuluari. Hona hemen:

27. artikulua.

"[...]

–Odontologia, ortodontzia, estomatologia, psikologia eta nutrizioa: urtean 100 euroko laguntza langile bakoitzeko.

Artikulu honetan adierazitako gehieneko zenbatekoak, kasua bada, urtero eguneratuko dira, udal-aurrekontuetan horretarako ezartzen diren zenbatekoen arabera".

Andoni Serrano Zabalza.

Óscar Catalán Infantes.

Iragarkiaren kodea: F2605629