Iragarkia
88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
158/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko laguntza-deialdia.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenez, hezkuntza administrazioei dagokie irakaskuntzaren kalitatea eta ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko berrikuntza programak sustatzea.
Legezko betebehar hori betez, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza berrikuntza sustatzeko jarduketak bultzatzen ditu, berrikuntza proiektuetarako deialdien bidez. Bestetik, Europar Batasunak hezkuntzarako ezarritako erreferentzia esparruan jasota dago Europako gazteek helduarorako beharrezkoak diren funtsezko konpetentziak garatu behar dituztela.
Berrikuntza proiektuak ikasleen premiak aztertzeko esparru bat dira, eta kausak eta konponbide-proposamenak ezartzen dituzte, teknologiaren eta didaktikaren arloan zein pedagogiaren arloan, ebaluaziotik, hobekuntzatik eta sormenetik abiatuta. Azken batean, proiektu horiek Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea areagotzeko beste tresna bat dira, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzen baitituzte. Aldi berean, sustatu beharreko alderdi bat izanen da proposamena gainerako ikastetxeetara eramateko modukoa izatea.
Era berean, deialdi honen bidez, 2026-2027 ikasturterako hezkuntza berrikuntzako jarduketa-ildoak definitu nahi dira, eta berrikuntza proiektuak ikastetxeen hezkuntza praktikan eta urteko programazio orokorrean txertatzen lagundu nahi da, bai eta hezkuntza-material eta -baliabide berritzaileak egiten ere.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du, onets dadin 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko laguntza-deialdia.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko laguntza-deialdia. Deialdi hori arautuko da ebazpen honen I., II., III. eta IV. eranskinetako oinarrien arabera.
2. Gehienez ere 75.000 euroko gastua baimentzea ikastetxe publikoetako hezkuntza berrikuntzako proiektuetarako. Gastu hori egotziko zaio, baldin kreditu egokia eta nahikoa badago, 2027ko gastu aurrekontuan gaitzen den eta 2026ko gastu aurrekontuko "Ikastetxe publikoetako prestakuntza programak eta berrikuntzako proiektuak" izeneko 420002 - 42100 - 2269 - 322004 partidaren baliokidea den aurrekontu partidari.
3. Ebazpen honek eta haren eranskinek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Prestakuntza eta Kalitate Atalera, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Zerbitzua Emateko Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.
Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAN HEZKUNTZA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZA-DEIALDIAN PARTE HARTZEKO OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehena.–Xedea.
Oinarri hauen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2026-2027 ikasturtean egiten diren hezkuntza berrikuntzako proiektuei laguntzeko eta aitortza emateko neurriak arautzea.
Bigarrena.–Hartzaileak.
Deialdi honen hartzaileak dira irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxe publikoak:
a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza.
b) Bigarren Hezkuntza (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ditu barne).
c) Lanbide Heziketa.
d) Araubide berezikoak (hizkuntzen irakaskuntza, eta arte- eta kirol-irakaskuntzak ditu barne).
e) Hezkuntza berezia.
f) Helduen hezkuntza.
Deialdi honetan parte hartzeko, eskaera aurkezten denean eta proiektua egiten den bitartean, irakasleek jarduneko zerbitzuan egon behar dute aipatutako ikastetxeetako batean.
Ahal dela, irakasleek taldean hartu beharko dute parte. Ikastetxe bereko irakasle taldeak zein ikastetxe bat baino gehiagoko irakasleen artean osatutako taldeak aurkezten ahalko dira.
Zenbait kasu zehatz eta justifikatutan, irakasleek ez ezik irakasle ez diren ikastetxeko langileek ere har lezakete parte proiektuaren garapenean.
Hirugarrena.–Proiektuek bete beharrekoak.
Deialdi honen esparruan aurkeztutako proiektuek originalak eta ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak izan beharko dute, eta eragin kualitatiboa izan hezkuntza-jardueran. Era berean, 2026-2027 ikasturtean zehar egin beharko dira, eta 2027ko maiatzaren 31 izanen da amaitzeko azken eguna.
Gainera, proiektuak jarduketa-ildo hauetakoren batean garatu beharko dira:
–Ikasleek aktiboki eta lankidetzan ikastea sustatzen duten metodologiak ezartzea, askotariko erritmo, estilo eta hezkuntza premiei erantzuteko balio dutenak eta konpetentzietan eta inklusioan oinarritutako ikuspegi batetik abiaturik.
–Hezkuntza teknologiak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan txertatzea.
–Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan espazioak eta denborak berrikustea.
–Hezkidetzarekiko konpromisoa eta kontzientzia kritikoa garatzea: genero berdintasuna, bizikidetza eta tratu ona, erantzukizuna eta justizia soziala, herritartasun globala, jasangarritasuna eta ingurumena.
–Eleaniztasuna sustatzea, Nafarroako berezko hizkuntzetatik abiaturik eta hizkuntzen tratamendu integratua erabiliz.
–Euskararen erabilera sustatzea ikasleen artean, arlo guztietan euskaraz mintzatzeko: astialdia, aplikazioak, sare sozialak, etab.
Proiektu bakoitza ikastetxe bati atxikirik egonen da beti, nahiz eta beste ikastetxe batzuek ere parte hartzen ahalko duten. Ikastetxe horri, hemendik aurrera, ikastetxe koordinatzailea deituko zaio. Proiektuaren koordinatzailearen destinoko ikastetxea hartuko da ikastetxe koordinatzailetzat.
Aurkeztutako proiektuek ikastetxe koordinatzaileko zuzendariak emandako aldeko txostena izanen dute, ikastetxearen hezkuntza jarduna hobetzeko ekarpena egiten dutela adieraziz. Hartara, proiektuak urteko plan orokorrean (UPO) sartu beharko dituzte. Zuzendaritza taldeak proiektu hori egitearen ardura hartzen du bere gain, nahiz eta proiektuko irakasleen artean aldaketak izan. Era berean, hitzematen du horren berri emanen diela familiei eta hezkuntza komunitateko gainerako kideei.
Ikastetxe bakoitzeko gehienez ere 2 berrikuntza proiektu aurkezten ahalko dira, ezinbesteko baldintza izanik independenteak izatea. Deialdi hau argitaratzen den egunean 800 ikasle baino gehiago dituzten ikastetxeek gehienez 3 proiektu aurkezten ahalko dituzte.
Laugarrena.–Proiektuaren koordinazioa ikastetxean.
Proiektuak koordinatzaile bat izan beharko du. Hark izanen du lantaldea koordinatzeko ardura, eta Hezkuntza Departamentuarekiko solaskidea izanen da. Koordinatzailea beste pertsona batek ordez lezake, justifikatutako arrazoiak tarteko. Horretarako, beharrezkoa izanen da ikastetxeko zuzendariaren oniritzia, zeinak aldaketa eskatu beharko baitio Prestakuntza eta Kalitate Ataleko Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berrikuntza Proiektuen Bulegoari.
Koordinatzaileak irakasle parte-hartzaileak inskribatuko ditu ikasturte hasieran horretarako ezarriko den epean. Behin epea bukaturik, ezin izanen da irakasle gehiago inskribatu. Ikasturtean zehar irakasle bat beste batek ordeztu behar badu, koordinatzaileak zuzendaritza taldeari jakinarazi beharko dio. Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berrikuntza Proiektuen Bulegoari ere jakinarazi beharko dio, oniritzia eman dezan.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea eta hori egiteko epeak.
Deialdi honetan parte hartzeko, proiektuaren koordinatzaileak eskaera elektronikoki bete beharko du web-inprimakiaren bidez. Inprimaki horren URLa deialdiaren web-fitxan emanen da, eskaera egiteko epea hasten den unean. Formularioak II. eranskinean aipatutako atalak jasoko ditu.
Inprimakia bete eta bidali ondoren, PDF formatuko fitxategi bat sortzen da automatikoki, eskatzaileak inprimakian bertan adierazitako helbidean jasoko duena.
PDF formatuko dokumentu hori sinatu eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu beharko da.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa
Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza eta Kalitate Atalari zuzenduko zaizkio.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Hautapen batzordea.
Batzorde batek hautatuko ditu proiektuak, zeinak ondoko kide hauek izanen baititu:
–Prestakuntza eta Kalitate Ataleko burua, batzordeburu lanetan arituko dena.
–Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berrikuntza Proiektuen Bulegoko burua, idazkari lanetan ariko dena.
–Prestakuntza Programen Bulegoko burua.
–Kalitate Bulegoko burua.
–Prestakuntza eta Kalitate Ataleko aholkularia.
–Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Ataleko burua.
Hautapen batzordeak berariazko aholkularitza eskatzen ahalko du proiektuak baloratzeko, haien gaia dela-eta egokitzat jotzen bada.
Zazpigarrena.–Hautapen prozesua.
Proiektuen lehen hautapen bat eginen da, hezkuntza berrikuntzako irizpideak kontuan hartuta. Honela definitzen da hezkuntza berrikuntza: irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan horiek hobetu nahian aldaketa eragiten duten lan estrategiak planifikatu, bilatu eta txertatzea. Proiektuan argi azalduko da eduki berritzailea. Eduki berritzaileok, originalak izateaz gain, aldaketa planifikatu bat proposatuko dute, hobetu nahi denari buruzko ikerketak eta hezkuntza esperientziak bermatua; aldaketak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: teknologia, didaktika, pedagogia, pertsonak eta prozesuak.
Lehenengo hautapenerako beharrezkoa bada, proiektuen koordinatzaileei eskatzen ahalko zaie edukiaren gaineko alderdiak argi ditzaten, edo elkarrizketa bat izateko hitzordua ematen ahalko zaie.
Lehenengo hautapenean aukeratutako proiektuak onesteko irizpide hauek erabiliko dira, ondoren ematen den baremoarekin batera:
a) Proiektua zenbateraino dagoen egokitua deialdi honetan proposatutako jarduketa-ildoei (gehienez 5 puntu).
b) Berrikuntza proiektuaren bitartez hobetu nahi den aspektu edo arazoaren azalpen argi eta zehatza. Testuinguruan jartzea (gehienez 5 puntu).
c) Helburuak argi definitzea: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak eta garrantzitsuak. Askotariko eduki koherente eta garrantzitsuak (10 puntu gehienez).
d) Ikasleek funtsezko konpetentziak garatzea. Proiektuak konpetentzia horiek nola hobetuko dituen azaltzea (gehienez 10 puntu).
e) Metodologia. Ikaskuntza prozesu aktiboak sustatzea (gehienez 10 puntu).
f) Proiektuaren planifikazioa: faseak eta denborak (gehienez 10 puntu).
g) Proiektuaren originaltasuna: berrikuntza ikastetxearen barnean, berrikuntza Nafarroari begira... (gehienez ere 10 puntu).
h) Ikasleen eta irakasle-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde eta etapa kopurua, parte hartzen duten irakasleen kopurua, diziplina anitzeko irakasle taldeak, etab. (gehienez ere 10 puntu).
i) Hezkuntza komunitateko edo inguruneko beste kide batzuen parte-hartzea eta lankidetza: irakasle ez diren langileak, udalak, osasun etxeak, mankomunitateak, GKEak, beste ikastetxe batzuk, unibertsitateak... eta, bereziki, familiak (gehienez ere 10 puntu).
j) Gida edo material didaktikoak prestatzea, horiek kopiatzeko. Hedapena (gehienez 10 puntu).
k) Ongi definitutako irizpideak eta proiektua ebaluatzeko prozesua. Proiektuan ezarritako helburuek haiei lotutako adierazleak, zenbatzeko modukoak, izan beharko dituzte (gehienez 10 puntu).
Guztira: 100 puntu.
Proiektuak, hautatua izateko, gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu.
Prestakuntza eta Kalitate Atalak neurriak hartzen ahalko ditu deialdi honetan hautatutako proiektuei aholkuak emateko eta behar bezalako jarraipena eta kontrola egiteko.
Zortzigarrena.–Deialdiaren ebazpena.
Hautapen batzordeak aurkeztutako proiektuak aztertuko ditu, eta behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu honako hauetan:
–Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/proyectos-de-innovacion).
–Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus).
Argitaratze horretan honako hauek agertuko dira:
–Onartutako proiektuen zerrenda eta behin-behineko puntuazioa.
–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta. Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezten ahalko zaizkio hautapen batzordeari, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, gehienez ere 5 egun naturaleko epean, behin-behineko zerrenda hori argitaratu eta biharamunetik aurrera. Zuzenketarik egiten ez badute, horretarako epea bukaturik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
Erreklamazioak eta zuzenketak aztertu eta ebatzi ondoren, hautapen batzordeak laguntzak emateko behin betiko zerrenda argitaratuko du, eta haiek emateko proposamena eginen dio organo eskudunari.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko du deialdi hau, batzordearen proposamenarekin bat, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Bederatzigarrena.–Laguntzen zenbatekoa.
Erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, hautatutako proiektuek 1.500 euroko laguntza jasotzen ahalko dute gehienez. Laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean banatuko da proiektua onartua duten ikastetxeen artean (60 puntu gutxienez). Ez da dirulaguntzarik emanen justifikatu eta xehatutako aurrekonturik ez badago.
Gastu justifikagarriak dira proiektua garatzeko beharrezkoak direnak, hala nola bidaiak, prestakuntza ikastaroetara joatea, material bibliografikoa erostea eta antzeko beste gastu arrunt batzuk.
Proiektuan parte hartzen duten irakasleei ez zaie inola ere haborokinik ordainduko.
Hamargarrena.–Laguntzak ordaintzea.
Eskuratutako materialak edo baliabideak zuzenean lotuta egonen dira proiektua inplementatzearekin, eta memorian justifikatuko da horiek eskuratu izana. Gastu justifikagarriak dira proiektua garatzeko beharrezkoak direnak, hala nola bidaiak, prestakuntza ikastaroetara joatea, material bibliografikoa erostea eta antzeko beste gastu arrunt batzuk.
Proiektuan parte hartzen duten irakasleei ez zaie inola ere haborokinik ordainduko.
Gastuak justifikatzeko faktura guztietan agertu beharko du ikastetxearen izenak.
Faktura guztiek 2026ko irailaren 1eko data edo geroagokoa eta 2027ko maiatzaren 10eko data edo lehenagokoa izan beharko dute.
Memoria aurkezteko epea amaitu aurretik, koordinatzaileak fakturak eskaneatuta aurkeztu beharko dizkio Prestakuntza eta Kalitate Atalari, PDF formatuan. Horretarako, mezu elektroniko bakarra bidali beharko du helbide honetara: sformacion.prestakuntza@navarra.es Mezu horretan argi eta garbi adieraziko da ikastetxearen izena eta zer proiekturi dagozkion fakturak.
Ondoren, memoriaren IV. eranskina bete beharko da (Fakturatzeko informazioa), kontzeptuak eta zenbatekoak jasotzeko.
Fakturek ECOEDUCA aplikazioan sartuta egon behar dute.
Emandako laguntzak ordainduko dira gastua justifikatzeko fakturak eta memoria aurkeztu ondoren, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
Hamaikagarrena.–Parte hartzen duten irakasleentzako ziurtagiria.
Hautatutako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleek ziurtagiri bat jasotzen ahalko dute, 2026-2027 ikasturtean berrikuntza proiektuan parte hartu izanarena (gutxienez 8 ordukoa eta gehienez 35ekoa), egindako lanaren aitortza gisa. Proiektuaren koordinatzaileak ere izanen du berrikuntza proiektuan aritu izanaren aitortza; kasu honetan, gehienez, 50 ordukoa.
Hamabigarrena.–Ikasturte bukaerako memoria.
Koordinatzaileak 2027ko maiatzaren 31 baino lehen igorri beharko du ikasturte bukaerako memoriaren kopia formatu elektronikoan Prestakuntza eta Kalitate Atalera. Horretarako, web-orrian dagoen inprimakiari jarraituko dio: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/convocatoria-proyectos-de-innovacion.
Memoriak III. eranskinean aipatzen diren atalak bilduko ditu.
Hamahirugarrena.–Proiektuaren argitalpena eta hedapena.
Hezkuntza Departamentuak hautatu diren lanak jendaurrean jartzen ahalko ditu, osorik edo zati bat. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabaltzen ahalko ditu, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti aipatu beharko du proiektuaren egileak nor diren. Kontuan hartu behar da irudi-eskubideen gainean beharrezkoak diren baimenak eduki beharko dituela.
Deialdian parte hartzeak haren oinarriak onartzea dakar berekin, bai eta edozein argitalpen egiteko behar diren eskubideak lagatzea ere.
II. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA, IKASTETXE PUBLIKOETAN HEZKUNTZA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO
1.–Koordinatzailearen datuak.
–Izen-deiturak.
–NANa/AIZa.
–Helbide elektronikoa.
2.–Ikastetxearen datuak.
–Ikastetxearen izena eta sozietate-izena.
–Herria.
–Ikastetxearen IFZa.
–Ikastetxearen helbide elektronikoa.
–Telefonoa.
3.–Proiektua.
–Proiektuaren izenburua.
–Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).
–Hezkuntzako zein etapari zuzenduta dagoen.
–Helburuak eta edukiak.
–Testuinguruan kokatzea. Hobetu nahi den arazoa edo alderdia.
–Proiektu honen bidez erdietsi nahi diren soluzioak edo hobekuntzak. Zergatik da berritzailea?
–Proiektua lehengo baten jarraipena al da? Edo beste ikastetxe batetik ekarri al da? Hala bada, zein dira proposatutako aldaketak? Zein da eduki berritzailea?
–Proiektua zer neurritan egokitzen zaien deialdi honetan proposatutako jarduketa-ildoei.
–Helburuak: berariazkoak, neurgarriak, lortzeko modukoak, garrantzitsuak eta denboran mugatuak.
–Edukiak eta jarduerak.
–Ikasleek garatzea nahi diren funtsezko konpetentziak. Azaldu proiektuak nola hobetuko dituen konpetentzia horiek.
–Metodologia. Azaldu zer proposamen metodologiko erabiliko den eta zergatik hautatu diren proiektu honen testuinguruan.
–Faseak eta denboraren antolaketa. Jardueren egutegia, arduradunak eta baliabideak.
–Prestatu beharreko materialak. Proiektuaren zabalkundea. Zer material sortzea aurreikusi da? Nola zabalduko da proiektua?
–Proiektuarekin loturiko curriculumeko arlo edo moduluak.
–Parte hartzen duten irakasleak (izen-deiturak, eskakizunak). Zertan parte hartuko duten eta parte-hartze hori nola justifikatzen den proiektuan.
–Ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa (ikastaldeak, etapak…). Parte-hartzearen azalpena.
–Hezkuntza komunitateko beste eragile batzuen parte-hartzea: familiak, irakasle ez diren langileak, udalak... Parte-hartzearen deskripzioa.
–Proiektua ebaluatzeko irizpideak. Ezarri aipatutako helburu bakoitzean zer adierazle erabiliko den Adierazle horiek kuantifikatzeko modukoak izanen dira.
–Aurrekontu justifikatua. Ez da dirulaguntzarik emanen justifikatu eta xehatutako aurrekonturik ez badago.
–Eranskinak.
4.–Ikastetxeko zuzendariaren txostena.
.................................................................................................................................. jaunak /andreak, ............................................................................ ikastetxeko zuzendariak, ikastetxeentzako hezkuntza berrikuntzako proiektuen 2026-2027 deialdiko ........................................................................................... berrikuntza proiektuaren aldeko txostena eman du, eta uste du proiektu horrek ikastetxearen hezkuntza jarduera hobetzen laguntzen duela.
............................................, 2026ko ............................................... aren ......... (e)(a)n
Ikastetxeko zuzendaria
Sinatua:
III. ERANSKINA.–IKASTURTE BUKAERAKO MEMORIAREN EREDUA
Memoriek honako atal hauek izan beharko dituzte:
1. Proiektuaren izenburua.
2. Proiektuaren koordinatzailea.
3. Proiektuaren nondik norakoen laburpena.
4. Helburuen betetze-maila.
5. Jardueren eta erabili diren baliabideen jarraipena.
6. Proiektuaren eragina.
a) Irakasleengan.
b) Ikasleengan.
c) Hezkuntza komunitatearen beste esparru batzuetan.
7. Egindako gastuen justifikazioa.
8. Proiektuaren balorazioa eta hobekuntza alorren proposamena.
9. Erabilitako materialak edo horietarako esteka.
10. Parte-hartzaileen ziurtagiri-proposamena, izen-deiturak eta NANa/AIZa adierazita.
IV. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN GASTUEN FAKTUREN LABURPENA
Ikastetxea: ...........................................................................................................................................
Proiektuaren izena: ............................................................................................................................
Koordinatzailea: ..................................................................................................................................
ECOEDUCA | KONTZEPTUA | FAKTURAREN | PROIEKTUARI |
Iragarkiaren kodea: F2605164
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
