1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1327/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean kazetari lanpostua zegoen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 1160/2026 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko apirilaren 9an), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 1180/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, eta plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.
Plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, lehiakide bakarrak ez du plazarik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla kazetari lanpostuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, izangai bakarrak ez baitu plazarik aukeratu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza eta Berdintasuneko eta Kultura, Kirol eta Turismoko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2606035