88. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1191/2026 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4608/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 479/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 2ko 973/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 307/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iratxe Bujanda Fernández andrea, igoera txandakoa, eta Leyre Rodríguez Aramendía andrea, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, turismoko enpresa eta jardueretako teknikari lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Bujanda Fernandez, Iratxe

Barne igoera

0010215

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua

Turismo Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Rodriguez Aramendia, Leyre

Irekia

0008615

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua

Turismo Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Ingelesa B2 - Frantsesa B2 - Euskara C1*

X

(*) Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen apirilaren 16ko 35/2025 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko 3. apartatuan xedatutakoarekin, foru dekretu horren bidez aldatzen diren plazei hizkuntza-eskakizuna esleitu izanak ez die eraginen foru dekretu horrek indarra hartzen duenerako jadanik deialdia onetsia duten sarrerako hautapen prozesuen deialdiei.

Iragarkiaren kodea: F2605531