2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 2154. lurzatian. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko katastroko 2. poligonoko 2154. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Bidepea kaleko 29tik 43ra), Fernando García Echeverríak sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2605237